DiaTech, bariazino geolinguistikoaren analisia egiteko tresnea aurkeztu dabe

Bizkaie! 2013-04-23 14:03

DiaTech dialektoen eta berbakeren arteko desbardintasunak estadistikoki neurtu eta sailkapen automatikoa egiteko programa informatikoaren aurkezpena egin dabe gaur, hilak 23, UPV/EHUren Letren Fakultateko Gradu Aretoan.

DiaTech dialektoen eta berbakeren arteko desbardintasunak estadistikoki neurtu eta sailkapen automatikoa egiteko programa informatikoaren aurkezpena egin dabe gaur, hilak 23, UPV/EHUren Letren Fakultateko Gradu Aretoan.

Programa informatikoa EUDIA ikerketa-taldeak garatu dau, UPV/EHUk onartutako ikerketa-taldeei emoten jaken diru-laguntzinoen bidez.

DiaTech bariazino geolinguistikoaren analisia egiteko tresnea da. Tresna hau on-line dago hemen, edonork erabilteko moduan. Tresnea erabilteko izena emon behar da eta pasahitza eskatu. Programea edonork eta edonondik bere datu propioakaz analisiak egiteko moduan atondu da. Programea oso bisuala da eta ez da informatikan aditua izan behar erabilteko.

Erabiltzaileak egin behar dauen lehen pausua bere datuak igotea da. Programeak laguntzen deutso datuei jagoken mapea bertan eregiten. Behin datuak igon eta mapea eregi ondoren, programeak ahalbidetzen dituan azterketa estadistiko-kuantitatiboak egin, emoitzak mapetan ezarri eta bere ordenagailura bajatzeko baliabideak eskaintzen ditu.

Gai honetan dagoeneko ezagunak diran VDM (Salzburgoko Unibersidadean Hans Goebl-ek gidatutako programea) eta Gabmap (Groningengo Unibersidadean John Nerbonneren gidaritzapean sortutakoaren) ondoren argitaratu da programa hau eta aurrekoek dituen bakotasunak gainditzen ditu.

Datuak estadistikoki aztertzeko dialektometrian oso erabiliak diran baliabideak eskatzen ditu: isoglosa mapak, izpi mapak, mapa sinoptikoak, cluster analisia, korrelazinoak, e.a. Mapa sintetiko edo metakorrak eginteaz gan, kontzeptukako mapak egiteko aukerea be eskaintzen dau.

DiaTech opensource muetako programea da eta epe laburrean jarriko da komunidade zientifikoaren esku.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu