II. Eskutartie, Udabarriko Artisautza Azokea Bilbon, martiaren 30etik apirilaren 9ra

Bizkaie! 2012-03-30 10:56   Kulturea

Eskutartiek lurralde guztietako ordezkariak izango ditu. Bizkaia izango da ordezkari gehien izango dituana, danetara, 14; Gipuzkoak 2; Nafarroak 2, Arabatik 3 etorriko jakuz eta Iparraldetik bat.

Lotsaizunaren jostailuak (II)

Zigor Aldama 2012-03-30 10:26   Bidaide

Inor ez da harritzen Txinako lantegietako lan baldintza gogorrakaz. The Sun egunkari britainiarrak Londreseko Olinpiar Jokoetan salduko diran pelutxezko maskoten ganean argitaratutako erreportaje batek polemika handia sortu dau. Made in China ipintea kontu bat da, eta beste kontu bat da saltoki baimenduek prezioaren % 50 hartzea.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

'Intouchables'

Karolina Almagia 2012-03-28 15:47   Zinema kritikak

Igazko Donostiako Zinemaldia itxi eban filmak, sekulako arrakastea izan dau ordutik, batez be Frantzian. Baina, Intouchables beste komedia komertzial bat baino ez da. Originaltasun gitxi dauka filmak. Esandakoak esanda, filmak baditu gauza onak be. Entretenigarria da, ez dau ikuslea aspertzen, eta hori beti da eskertzeko modukoa.

Alvaro Gurrea irakasleak 'Kosallu' nobelea kaleratu barri dau

Bizkaie! 2012-03-28 15:11   Kulturea

Alvaro Gurrea irakasleak Kosallu liburua kaleratu dau Ttarttalo argitaletxeagaz. Kosallu izen erreala da, existiduten da, etxe bateko izena. Nobelea irakurten dauenak igarriko dau zein herritako etxea dan, dino egileak. Gizon berezia izan zan Kosallu, José Allu zan bere benetakop izena, eta urrunetik etorri zan, inork ez ekian zergaitik eta zertara.

Belvedereko Apolo izango da 'Artelana bere testuinguruan' zikloaren protagonista Berreginen Museoan

Bizkaie! 2012-03-28 14:23   Kulturea

Belvedereko Apolo izango da Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren esku dagoan Bilboko Berreginen Museoaren pieza garrantzitsuenak ezagutzera bideraturiko zikloaren protagonista, bariku honetan, martiaren 30ean.

Koldo Zuazok Arabako euskereari buruzko ikerketea argitaratu barri dau

Bizkaie! 2012-03-28 13:53   Euskerea berbagai

Koldo Zuazo hizkuntzalari eta irakasleak Arabako euskara liburua kaleratu barri dau, Elkar argitaletxearen Eztabaida bilduman. Errenteriako Udalak antolatutako Koldo Mitxelena. I. Ikerketa Saria irabazi eban 1989an, Arabako euskara izeneko saio bati esker; ordutik, sarritan landu dau gaia, eta liburu barrian Arabako euskerearen ganeko datu gehiago batu dira.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Musikearen alderik ezkutuenak, Bilboko Alondigako 'The side show' programan

Bizkaie! 2012-03-28 11:49   Musikea

Soinuaren modu desbardinetara hurreratzeko aukerea izango da martiaren 29tik 31ra bitartean Bilboko Alondigan, The side show: Musika ezkutuan EX programearen bigarren monografikoaren egitarauaren barruan. Soinua biziteko eta esperimentetako kontzertuak, performanceak, instalazinoak, tailerrak eta beste makina bat jarduera atondu ditue. Egitarauko ekitaldi gehienak doban izango dira.

Bilbo Hiria irratiak 15 urte

Bizkaie! 2012-03-28 11:39

Bilboko irrati euskaldunak 15 urte beteten ditu egunotan. Izan be, 1997ko martian jarri zan abian Bilbo Hiria irratia, Zenbat Gara alkarteak bultzatuta. Urteurrena ospatzeko, hainbat ekitaldi antolatu ditu Bilbo Hiriak martian eta apirilean.

Elorrioko bonbardaketea gogoratzeko ekitaldiak izango dira hilaren 30an eta 31n

Bizkaie! 2012-03-27 18:52

Bizkaiko beste hainbat herritan lez, Elorrioko bonbardaketearen 75. urteurrena beteko da laster. Horren harira, Elorrioko Udalak, Gerediaga alkarteagaz alkarlanean, berbaldi bat eta ibilaldi bat antolatu ditu hilaren 30 eta 31n.

Eguraldi ona, bera da jake, bera da gona

Markues 2012-03-27 18:46   Begi betegarri

UPV/EHUko Fantasiazko Ipuin Laburren Lehiaketeak 20 urte bete ditu

Bizkaie! 2012-03-27 18:21   Kulturea

Sariak irabazteko hautagaiek gaztelaniaz edo euskeraz egindako jatorrizko ipuin argitaratu bakoa aurkeztu beharko dabe fantasiazko gai baten inguruan; gehienez be 10 orri izango dira, alde bakarrean, hutsarte bikotxagaz eta makinaz idatzita. Jatorrizkoak emoteko epea 2012ko maiatzaren 3an amaituko da.

Eduardo Hurtadoren 'Wandervögel', Guggenheim Bilbao Hormako lehenengo alea

Bizkaie! 2012-03-27 18:18   Kulturea

Eduardo Hurtado artistearen Wandervögel lana, Guggenheim Bilbao Horma lehiaketako lehenengo proiektua, daborduko ikusgai dago Guggenheim Museoko 103B aretoan. Hurtadoren instalazinoa Europako gazte alkarte bat eta memoria gordetzearen eta berau kontetearen ganeko gogoetea da

Kameratoia Euskal Herriko VIII. Ikus-entzunezkoen Rallya Gernika-Lumon egingo da

Bizkaie! 2012-03-27 17:45   Barriak

Kameratoia Euskal Herriko VIII. Ikus-entzunezkoen Rallya maiatzaren 12tik 26ra bitartean egingo dala jakinarazo dau Topagunea euskera alkarteen federazinoak. Izena emoteko azkenengo eguna apirilaren 27a da.

Gerrea eta gerraostea ez ahazteko, erakusketa bi Galdakaoko Torrezabal kultur etxean

Nagore Ferreira Zamalloa 2012-03-27 15:08   Kulturea

Galdakaoko bonbardaketen 75. urteurrena gero eta hurrago dago, eta daborduko hasi da jazoera hareek gogoratzeko egitaraua. Erakusketa bikotxagaz abiatu ditue ekitaldiak, Sabino Arana Fundazinoaren Inoiz ere ez! 1936-1939 gerrako irudiak eta Galdako Gogora taldeak eta Galdakaoko Udalak prestautako gerrako herriko argazkien erakusketakaz.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Euskadiko Soinuak Marsellan

Bizkaie! 2012-03-27 14:57   Musikea

Babel Med Music ekimenaren 8. urtea bada be, Euskadiko Soinuak-entzako lehenengo aldia izango da. Euskal enpresa batzuek inoiz parte hartu izan daben arren, oraingoan Euskal Herriko musika sektorearen erakusleiho izango dan stand amankomuna be ezarriko da Marsellako Dock des Suds-en.

Itxaso Martinek 'ni, Vera' zorotasuna eta emakumeari buruzko nobelea kaleratu dau

Bizkaie! 2012-03-27 14:10   Kulturea

Itxaso Martin Zapirain donostiarrak zorotasunaren ganean idatzi dau ni, Vera (Elkar) bere lehenengo nobelan. Vera eta Martina dira istorioko protagonistak, biak zorotasunetik oso hur, bildur eta fobiaz beteta. Martinek birramamaren bizipenak eta emakumea eta psikiatriari buruz egiten dabilen tesia izan ditu oinarri.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Badator Bilbo Zaharreko saltokietan apaindurazko graffitiei buruzko IV. 'Pertsiana Jaitsita' lehiaketea

Bizkaie! 2012-03-27 14:03   kulturbiz

Barrikuntza lez, aurten gai bakarra proposatu da, eta apaindurarako proposamena gai horretan zentrau beharko da. Holan, diseinuek, kulturen arteko alkarbizitzea eta horrek sortzen dauen aberastasuna, auzoaren zaharbarritzea, integrazinoa edo kulturartekotasuna irudikatu beharko dabe.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

'Nahi dudalako!' kanpaineak ikasketak euskeraz egin deiezan animetan ditu gazteak

Bizkaie! 2012-03-27 12:32   Euskerea berbagai

Getxoko Udala DBHko hirugarren eta laugarren mailetako ikasleak lanbide heziketako edo batxilergoko ikasketak euskeraz egin deiezan animetan dauen Nahi dudalako! kanpainan parte hartzen dago egunotan beste 16 udalerrigaz eta 3 mankomunidadegaz batera.

Basque Audiovisual Canneseko MIPTV azokan izango da euskal ikus-entzunezko sektorea ordezkatuz

Bizkaie! 2012-03-27 11:33   Barriak

Basque Audiovisual markeagaz honako euskal ordezkari honeek joango dira: Baleuko, Dibulitoon Studio, EiTB, EPE/APV, Exppresive, Idem 4, Mediabask, Pausoka, Somuga eta Ubiqa.

Etxepare Institutuak Koldo Mitxelena eta Eduardo Chillida katedrak sortu ditu

Bizkaie! 2012-03-27 11:30   kulturbiz

Etxepare Euskal Institutuak Koldo Mitxelena eta Eduardo Chillida katedrak aurkeztu ditu. Institutuko arduradunek Donostian eskainitako prentsaurrekoan azaldu ebenez, apirilaren 11n hasiko da Koldo Mitxelena katedrea Chicagoko Unibersidadean, eta AEBetako unibersidade-esparruan euskal ikasketak zabaltzea izango dau helburu. Eta udagoienean, euskal artearen inguruko Eduardo Chillida katedrea zabalduko dabe Frankfurteko Goethe Unibersidadean.