Robag Wrumme alemaniar DJ eta techno produktorea, Art After Dark saioan

Bizkaie! 2013-04-19 12:37   Musikea

Hemen da apirileko Art After Dark emonaldia. Robag Wrumme alemaniar DJ eta techno produktorea izango da apirilaren 19ko protagonistea Bilboko Guggenheim museoan. Lower eta Lourdes Madow Dj-ek be parte hartuko dabe gaurko saioan. Kontzertuak 22:00etan hasiko dira.

Hemen da apirileko Art After Dark emonaldia. Robag Wrumme alemaniar DJ eta techno produktorea izango da apirilaren 19ko protagonistea Bilboko Guggenheim museoan. Lower eta Lourdes Madow Dj-ek be parte hartuko dabe gaurko saioan. Kontzertuak 22:00etan hasiko dira.

Lourdes Madow Fever klubeko DJ-ak edegiko dau Art After Dark. Adult pop dalakoa, discoa eta rocka nahasten ditu bestelako musika estilo batzuekaz batera. Bilboloop jaialdian, Getxophoton eta Errioxako Wurth Museoan eskaini ditu emonaldiak.

Hurrengo saioa, 23:00etan, Lower DJ-k egingo dau. Indie, rock eta pop musika estiloetako piezak ekarriko ditu, oinarri elektronikoak gehituz. Alacanteko Low Cost Festival-eko musikari garrantzitsuenetakoa da. Razzmatazz, MRKT 21, Ocho y Medio, Stereo, El Tornillo eta Murray club ezagunetan egi ditu saioak.

Gabor Schablitzki, Robag Wrumme goitizenaz ezaguna, 00:00etan ailegauko da Art After Dark-era. Bakarka abiarazo dauen proiektuko abestiak eskainiko ditu, minimal, techno eta microhouse doinuak, hain zuzen be. DJ alemaniarrak Schablitzkik Wighnomy Brothers izeneko proiektuan estreinau zan musika munduan, Sören Bodmer kideagaz.

Art After Dark saiorako sarrerak erosten daben guztiek Guggenheim Bilbao museoan ikusgai dagozan erakusketak ikusteko aukerea izango dabe, 22:00etatik 1:00etara, kontzertuak amaitu arte. Ondoko erakusketak dagoz orain museoan: L’Art en guerre. Frantzia, 1938–1947. Picassotik Dubuffetera; Historiaren istorioak; Bizitako arkitekturea; eta Guggenheim Bilbao Museoaren aukeraketak III. Eta, betiko lez, Bilboko Fever kluberako sarrerea be doban izangoi dabe, gaur gauen erabilteko, 00:00tik aurrera.

Txartelak salgai dagoz txarteldegian bertan, eta www.guggenheim-bibao.es webgunean, 12 euroan publiko orokorrarentzat, eta 8 euroan, Museoaren Lagunentzako.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu