BBKklip bideo lehiaketako lehenengo edizinoko sariak banatu ditue Bilbon
2012-01-16 12:47 Euskerea berbagaiBBK-k, Azkue fundazinoak eta Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako BBKklip lehiaketako sariak banatu ditue astegoienean. Euskerea, Euskal Herria edo bertako gizarteagaz loturea daben film laburrak saritzea dau helburu lehiaketeak.
2012ko Ibilaldiko abestia aukeratzeko 25 lehiakide
2012-01-16 10:54 MusikeaAurtengo Ibilaldiko abesti lehiaketan parte hartzeko epea amaitu barri, 25 kanta jaso dituela jakinarazo dabe Trapagaraneko Itxaropena ikastolako arduradunek. Orain, epaimahaikideek abestiotatik bost aukeratuko ditue, Interneten ipini, eta gura dauenak botoa emon ahal izango dau.
Igone García: 'Surfa nire bizitza baldintzatu dauen hobbya izan da beti'
2012-01-16 10:16 BarriketanSurflari bizkaitarra
Txillardegi politikari, hizkuntzalari eta idazlea joan jaku
2012-01-16 09:48 kulturbizPolitikari, hizkuntzalari eta idazle donostiarra zapatu goizean hil zan. Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi 1929an jaio zan, Antigua auzoan, eta azkenaldian osasunez makal ebilen. Ezker abertzaleak adierazo dauenez, urtarrilaren 29an omenaldia egingo deutse Kursaalen.
Uri-eraldaketeari buruzko dokumental zikloa antolatu dabe Zinebik eta hACERIAk
2012-01-13 14:20 BarriakZinebiren 52. edizinoan ikusi ziran filmeetako batzuk Hiria bada niretzat. Hiriko bizitza eta bere lekuak gaur egungo dokumentalean izenburupean batu ditue, eta urtarrilaren 17an eta 18an eskainiko ditue. Aukeraketa horretan, Hanburgon, Parisen eta Bratislavan egindako uri-eraldaketa esperientzietan oinarritutako film luze bat eta labur bi jaso ditue.
Snow Patrol, Vetusta Morla, The Gift eta Noah & The Whale, Bilbao BBK Liven
2012-01-13 13:11 MusikeaAurtengo Bilbao BBK Live jaialdiko taldeen izenak jakinarazo ditue antolatzaileek: Snow Patrol, Vetusta Morla, The Gift, Noah & The Whale, Klaxons, Band Of Skulls eta Lori Meyers. Orain arte, Radiohead zan baieztatutako banda bakarra. Jaialdia Bilboko Kobetamendin egingo da, garagarrilaren 12tik 14ra.
Badator V. Huhezinema
2012-01-13 12:11 BarriakLehiaketa ofizialean parte hartzeko oinarriak webgunean (www.huhezinema.com) dagoz eskuragarri. Urtero legez, edozein adinetako egileen lanak onartuko dira, Euskal Herrian (EAE, Nafarroa eta Iparraldea) jaioak edota Euskal Herrian bizi diranak (erroldatuta dagozanak). Martiaren 23a da film laburrak bialtzeko azken eguna.
Oxfordeko Unibersidadeko Iberiar Ikasketen XV. Foroan parte hartzeko epea edegi dabe
2012-01-13 11:59 jardunaldiakOxfordeko Unibersidadeak Iberiar Ikasketen XV. Foroa antolatu dau bagilaren 20tik 22ra, eta euskereak lehengo aldiz hartuko dau parte topeketan, katalana, galegoa, portugesa eta gaztelaniagaz batera. Daborduko, berbaldietarako proposamenak edo ponentziak aurkezteko epea edegita dago, zezeilaren 3ra arte.
Lehenengorako sarrerak agortu ostean, Berri Txarrak taldeak bigarren kontzertu bat emongo dau Bilbon
2012-01-13 10:50 MusikeaZezeilaren 4ko kontzerturako sarrerak salgai dagoz honezkero Musikaze eta Kulturalive webguneetan 13 euroko salneurrian (+ gastuak) eta txarteldegian 17 euroren truke erosi ahal izango dira.
Euskadiko Biodibersidade Zentroak 40.000tik gora bisitari izan ditu 2011n
2012-01-13 10:302011n izandako 40.075 bisitarietatik, % 41,8 helduak izan ziran, % 29,6 Eskola Programa Didaktikoan parte hartu eben EAEko ikastetxeetakoak, % 27,3 gaztetxuak eta % 2tik behera 65 urtetik gorakoak. Jatorriaren arabera, %80 inguru bizkaitarrak izan ziran, % 8 gipuzkoarrak, % 4 arabarrak, % 2 nafarrak, % 5 espainiarrak eta % 2 beste herrialde batzuetakoak.
Edu Zelaietaren 'Baztan-Bidasoako hizkeren azterketa dialektologikoa' sarean ipini dau Euskaltzaindiak
2012-01-13 09:57Euskaltzaindiak Baztan-Bidasoako hizkeren azterketa dialektologikoa liburua ipini dau Akademiaren webgunean. Liburua Euskaltzaindiak eta Nafarroako Gobernuak argitaratzen daben Mendaur bildumearen zazpigarren zenbakia da.
Markeliñe taldeak familientzako ikuskizun barria estreinauko dau Amorebieta-Etxanoko Zornotza Aretoan
2012-01-12 17:30 kulturbizHilaren 20an eta 21ean, Cuentos de arena-Hareazko Ipuinak, Markeliñe antzerki konpainiaren familientzako ikuskizun barriaren estreinaldia izango da Amorebieta-Etxanoko Zornotza Aretoan hurrengo hileetarako atondu dan programazinoaren barruan.
Arrokiagako biztanleak 'Joxe Mendiaga' pastorala preparetan hasi barri dira
2012-01-12 14:48 KultureaArrokiaga herria Joxe Mendiaga pastorala preparetan hasi barri dira, agorrilaren 29an eta abuztuaren 5ean herrian bertan aurkezteko asmoz. Arrokiagako Jean Bordaxar kantari ezagunak idatzi dau Argentina, Txile eta Uruguain bizi izandako poetearen bizitzeari buruzko pastorala.
Donostiako 47. Heineken Jazzaldian joko daben tokiko taldeak hautatzeko kontzertuak gaur hasiko dira
2012-01-12 14:27 MusikeaDonostiako 47. Heineken Jazzaldian joko daben tokiko taldeak aukeratzeko hautaketa prozesua aurrera doa, eta gaur hasiko da behin betiko zerrendea osotzeko baliogarriak diran jentaurreko kontzertuak, Kike Mora Quartet taldearen saioagaz.
Erakusketak, jardunaldiak eta irakurle-taldeak, Bizkaiko Foru Liburutegiko aurtengo egitarauan
2012-01-12 13:52 kulturbizBizkaiko Foru Liburutegiko aurtengo kultura egitaraua aurkeztu dau Josune Ariztondo Kultura diputaduak. Erakusketek, jardunaldiek literatura txokoak, eta irakurle-taldeek, euskeraz zein gaztelaniaz, osotzen dabe 2012ko egitaraua. Jarduera guztiak doban dira. Igaz, 152.000 lagun izan ziran Foru Liburutegian, lanean, konsultak egiten, tailerretan, berbaldietan eta abar.
Bilboko Udal Musika Eskoleak bost prestakuntza tailer eskainiko ditu urteari hasierea emoteko
2012-01-12 13:23 MusikeaEskolan emoten diran edukien prestakuntzea hobetzeko eta publiko guztiarentzat zabalik dagozan ikastaroek, oraingo honetan, bost ikasgai eskainiko ditue, bateriaren perfekzinoa landuko dan master class batetik hasi eta txalaparta, biola eta pianoa izango dira ikasgaiak. Eta jantza mintegian, Errenazimendu eta Barrokoko jantzearen garapena aztertuko da.
Bilboko Kontsuladuaren bost mendeko historia jaso dabe Ondare aretoan
2012-01-12 10:43 KultureaBilboko Kontsuladuaren 500. urteurrena gogoratzeko erakusketea edegi dau Bizkaiko Foru Aldundiak Ondare aretoan, zezeilaren 28ra arte. Erakundearen historia azaltzeko makina bat agiria, marrazkia, plano eta objektu ipini ditue ikusgai.
7 Katu Gaztetxeak 5 urte
2012-01-12 10:41Asteon, urtarrilaren 13an, barikuan, Bilboko 7 Katu Gaztetxeak 5 urte beteko ditu eta urteurrena ospatzera Porrotx pailazoa be etorriko da. Hitzordua arratsaldeko 17:00etan jarri dabe Plaza Barrian eta ondoren, kalejira-entzierroa egingo da gaztetxera eta bertan txokolatadea, umeentzako jolasak eta bestelako jarduerak izango dira, tartean kantuaren bideokliparen grabazinoa.
Txinak auto elektrikoen alde egin dau
2012-01-11 14:18 BidaideLehenengo begiratuan, Txina ekologismoaren antitesia da. Munduan gehien kutsatzen dauen herrialdeak gero eta ke gehiago botaten dau. Kutsadurearen ondorioen inguruko eztabaidea zabaldu da oraintsu Txinan. Egoerea larria dala konturatu dira batzuk, ezin dala larregi luzatu. Hori dala eta, Shanghaik uri elektriko bihurtzeko lehenengo pausuak emon ditu.
BizBAK-ek telebistaren eta artearen arteko loturea aztertuko dau 'Artists killed media starts' mintegian
2012-01-11 13:01 jardunaldiakArtists killed media starts mintegian telebistaren, zinemaren, bideoaren eta artearen arteko hartu-emon konplexu eta aldakorrak jorratuko dira. Ekimena ElectroClass proiektuaren barruan sartzen da. Proiektua María Ruido artistak zuzentzen dau, 80ko hamarkadatik aurrera telebista autonomikoa oinarri hartuta eregitako lanaren iruditeriaren inguruan.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...