Edurnezuriren Batzarretxea

Bizkaie! 2013-04-09 18:47   Kulturea

Sorginkeriaz-edo haor non Batzar Nagusien Bilboko egoitzea Edurnezuri eta zazpi epotxen etxe bihurtu jakun. Eraldaketa hain ikusgarri horren errudun dira Andrea Abalia eta Sandra Rilova, UPV/EHUko Arte Eder Fakultadetik urtendako artista gazte bi.

Sorginkeriaz-edo haor non Batzar Nagusien Bilboko egoitzea Edurnezuri eta zazpi epotxen etxe bihurtu jakun. Eraldaketa hain ikusgarri horren errudun dira Andrea Abalia eta Sandra Rilova, UPV/EHUko Arte Eder Fakultadetik urtendako artista gazte bi. Gaur goizean aurkeztu dabe Ispilu-Ispilutxo artelana, Bizkaiko Batzar Nagusien Bilboko egoitzearen kanpoaldean ikusgai egongo dana, ume ipuin ospetsuaren ikuspegi berezia eskainiz.

Bost eszena dituan murala da, Batzar Nagusien kanpoko burdin hesian jarritakoa, Edurnezuri eta zazpi epotxen ipuin ospetsuaren ikuspegi narratibo barria emonaz. Artelan atonkera personala eta iraunkorra da, neurri handikoa –20 metro koadro–, ikusgarria Bilboko Hurtado de Amezaga kalean dabilen edonorentzat. Artelan horrek osotu egiten dau gaur egun Batzar Nagusien erakusketa aretoan ikusgai dagoan Alter Ego izeneko erakusketea. Erakusketea ikusteko epea luzatu egin da, apirilaren 24ra arte.

Ispilu-Ispilutxo instalazinoagaz kalera, gure egoitzearen aurrealdera, ataraten dogu Batzar Nagusien barruko erakusketa aretoan egoten dan artea esan dau Ana Madariaga Bizkaiko Batzar Nagusietako buruak goizean, ekimenaren aurkezpenean. Madariagak Andrearen eta Sandraren lanagazko autortza adierazo eta esan dau sortzaile gazte ete etorkizun handikoak dirala, narrazinorako estetika oso erakargarria dabenak. Lana kaleko edonorentzat deigarria izango da emakumezko biren arteko aurkakotasuna islatzen dau, umeentzako ipuinean oinarrituta.

Artelan horregaz, bada, artistek hausnarketea edegi gura dabe Edurnezurik eta Sorginak –ontasunak eta gaiztakeriak– islatzen dituen balio eta ezaugarriez eta gaur eguneko gizartean daben eraginaz; horrezaz ganera, berenberegi hartzen da kontuan Alter Ego erakusketea, barriro be Batzar Nagusiek eta Euskal Herriko Unibersidadeak daben lankidetzearen eskutik sortutakoa, Arte Eder Fakultadetik urtendako artista gazteek egiten dituen artelanak gizartera helduarazoteko asmoz. Era berean, Lide Kaltzadaren eta Andrea Abaliaren margolanak ikusgai egongo dira Bilboko egoitzearen barrualdeko erakusketa aretoan (Hurtado de Amezaga, 6) apirilaren 24ra arte zabalik egongo dan erakusketakoakaz. Sarrerea dobanekoa da.

Barruan dagozan artelanek zein kanpoaldean jarriko diranek harridurea eragiten dabe bat batean. Ikusleak eurei begira geratu eta zehetasunen bila jarri daitezan sortuak dagoz. Lanok dituen ñabarduretan parodia, ironia eta satirea buztartzen dira, tragikotasuna eta doilortasuna ostean dirala. Erakusgarri dagozan artelanak ispilu dira, non bisitarien benetako egoak islatzen diran, batez be emakumezkoenak.

Artistek ikuspegi barria bilatu deutsie ipuinari, pertsonaien ezaugarri psikologikoetan eta bilbearen suspensean eraginda. Horretarako, bada, artista bakotxak kontuaren protagonistetako bat (Edurnezuri eta sorgina) interpretetan dau, ipuina laburtzen daben bost sekuentziatan atonduz begi-bistako narrazinoa eta hausnarketarako bideak edegiz figura biok dituen balio eta ezaugarriez eta gaur eguneko gizartean daben eraginaz.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu