Garaiko ohitura eta jantzei buruzko liburua kaleratu dau Otea Loran alkarteak
2013-04-05 11:31 KultureaGaraiko Otea Loran alkarteak Garai: ohiturak, dantzak eta jaiak liburua argitaratu dau, Garaiko eleizateko jantzak eta ohiturak ezagutzera emoteko. Alkartearen egoitzan bertan egingo dabe aurkezpena, apirilak 5ean, 19:00etan.
Garaiko Otea Loran alkarteak Garai: ohiturak, dantzak eta jaiak liburua argitaratu dau, Garaiko eleizateko jantzak eta ohiturak ezagutzera emoteko. Alkartearen egoitzan bertan egingo dabe aurkezpena, apirilak 5ean, 19:00etan.
Iñaki Irigoien eta Uxune Martinezen testuak, Txelu Angoitiaren argazkiak eta Jon Gaminderen irudiak batzen ditu liburuak. Otea Loranek 2009an hasitako proiektuaren emoitzea da. Garaiko usadio, jantza eta jaien ganean sakabanatuta egoan materiala batzen ibili dira urteotan. Angoitiak koordinau dau baherra, eta bereak dira erretratuak bere.
Ikerketa lan nagusia Iñaki Irigoienek egin dau, eta Uxune Martinezek azterketa hori laburtu eta egokitzeaz arduratu da. Liburuagaz batera, DVDa jaso dabe, Bizkaiko Jantzarien Biltzarreko Jon Gamindek atondutako dokumentala.
Arrastiko aurkezpenean, Txelu Angoitia, Jon Gaminde eta Iñaki Irigoien egileek eta Joseba Zugadi Otea Loran alkarteko presidenteak parte hartuko dabe.
Gerediagako iturriek jakinarazo dabenez, liburua salgai dago Durangoko liburu-dendetan, 15 euroan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!