Sara Montiel hil da
2013-04-08 15:16 BarriakMaría Antonia Abad Fernández, Sara Montiel aktorea hil da Madrilen 85 urte zituala. Gorpua beilatoki batera eroango dabe, aktoreak esanda eukalako ez ebala gura bere gorpua erakustea; antza, Campo de Criptana (Ciudad Real) herrian lurperatuko dabe, bere amaren hilobiaren alboan.
María Antonia Abad Fernández, Sara Montiel aktorea hil da Madrilen 85 urte zituala. Gorpua beilatoki batera eroango dabe, aktoreak esanda eukalako ez ebala gura bere gorpua erakustea; antza, Campo de Criptana (Ciudad Real) herrian lurperatuko dabe, bere amaren hilobiaren alboan.
Sara Montiel aktore eta abeslaria mundu osoan zan ezaguna, 1957an Espainiako zinemako historiako pelikula arrakastatsuenaren protagonista izan ostean, El último cuplé. Gero, La violetera lanaren protagonista be izan zan. 1950 eta 1960ko hamarkadatan zehar 60 film baino gehiago egin zituan, horreetako batzuk oso errentagarriak. Anthony Mann zinema zuzendariagaz ezkondu zan eta Hollywoodera salto egin eban lehenengo aktore espainiarra izan zan; orduko aktore entzutetsuenakaz lan egin eban, besteak beste, Gary Cooper, Burt Lancaster, Joan Fontaine, Mario Lanza, Vincent Price eta Charles Bronsonegaz.
Zineman ez eze, musikagintzan be lan handia egin dau Sara Montielek, izan be, 30etik gora lan plazaratu ditu.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!