Bigas Luna zinemagilea hil da

Bizkaie! 2013-04-08 14:54   Barriak

Jose Juan Bigas Luna zinemagile katalana hil da pasa dan zapatuan La Riera de Gaia udalerrian (Tarragona), 67 urte zituala, gaixotasun luze batek jota, hainbat senitartekok jakitera emon dabenez.

Jose Juan Bigas Luna zinemagile katalana hil da pasa dan zapatuan La Riera de Gaia udalerrian (Tarragona), 67 urte zituala, gaixotasun luze batek jota, hainbat senitartekok jakitera emon dabenez.

Bigas Lunasek hainbat film ezagun zuzendu zituan, tartean, La teta y la luna, Jamón, jamón, Bilbao, Caniche, Lola, Huevos de oro eta Las edades de Lulú. Era berean, Ariadna Gil, Javier Bardem, Penelope Cruz, Veronica Echegui eta Jordi Molla lako aktoreak egin zituan ospetsu.

1979. urtean Caneseko Zinemaldian parte hartzeko Bigas Lunaren Bilbao filma hautatu eben. Hainbat urte zinematik aldenduta emon ostean, 1990ean Almudena Grandesen Las edades de Lulú eleberria pelikula bihurtu eban.

Javier Bardem eta Penelope Cruz protagonista izan zituan Jamon, jamón filmak Zilarrezko Lehoia irabazi eban Venezian, baita Epaimahaiaren saria Donostiako Zinemaldian be. Veneziako Zinema Jaialdiak Bigas Luna saritu eban barriro 1994an La teta y la luna filmaren gidoiagaitik.

Yo soy la Juani (2006) eta Di Di Hollywood (2010) izan dira zinemagile katalanaren azken bi filmak. Egun Manuel de Pedrolo idazlearen Mecanuscrit del segon origen eleberriaren moldaketeagaz beharrean ebilen Bigas Luna.

Jasotako sariei jagokenez, 1998an Kataluniako Generalitateak Zinema Sari Nazionala emon eutson.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu