Musikagile gazteen aldeko ‘Musikaren Atarian’ lehen zikloa antolatu dabe Musikenek eta Campos Antzokiak
2013-04-09 10:59 MusikeaMusikeneko ikasleek osotutako talde desbardinen lau kontzertu egingo dira, apirileko hiru domeka eta maiatzeko domeka batean. Musikaren Atarian I. Zikloa apirilaren 14an hasiko da, domekan, Ciklus Ensemble taldeagaz, talde edegi eta dinamikoa, abangoardiako musikeagaz esperimentau eta berori zabaltzeko helburua dauena.
Musikene eta Bilboko Campos Elíseos Antzokiaren arteko alkarlanari esker Musikaren Atarian izenburuko kontzertu ziklo bat izango da datozen asteotan. Musikeneko ikasleek osotutako talde desbardinen lau kontzertu egingo dira, apirileko hiru domeka eta maiatzeko domeka batean. Musikaren Atarian I. Zikloa apirilaren 14an hasiko da, domekan, Ciklus Ensemble taldeagaz, talde edegi eta dinamikoa, abangoardiako musikeagaz esperimentau eta berori zabaltzeko helburua dauena.
Apirilaren 21ean, klarinete kontzertu bat entzun ahal izango da. Músicas por un tubo taldearen egitarauak XX. mendeko lanak barrikusten ditu, jatorri eta egile desbardinekoak, baina lotura bategaz: guztiak klarineterako idatziak. Claude Debussy, Alban Berg, Igor Stravinsky, Witold Lutoslawsky, Bohuslav Martinu, Luciano Berio, Eliott Carter eta Steve Reich lako autoreen musikea entzungo dogu.
Apirilaren 28an, Adsax saxofoi laukoteak estilo horretako talde baten maila gorena erakutsiko deusku, A. Dvorak, Jacob T.V, A. Desenclos eta A. Louvier lako autoreen obrak batzen dituan egitarauan.
Zikloari amaierea emoteko, maiatzaren 12an, Musikeneko Big Bandak, Bob Sands-ek zuzendua, jazzera hurreratuko gaitu, besteak beste, D. Ellington, J. Coltrane eta M. Davis-en konposizinoakaz osotutako errepertorioaren bitartez.
Kontzertu guztiak eguerdiko 12:00etan izango dira Bilboko Campos Elíseos Antzokian.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!