Leioako Umore Azokeak webgunea barriztau dau

Bizkaie! 2013-04-05 13:54

Umore Azoka-Leioako Artisten Azokearen edukiak batzen dituan webgunea barriztau dabe bertan batzen diran edukiak eskuragarriago egon daitezan ikusle, konpainia zein hedabideentzat, Umore Azokako zuzendaria dan Ana López Asensioren esanetan.

Umore Azoka-Leioako Artisten Azokeak goitik behera barriztu dau bere webgunea eta bertan maiatzaren 16tik 19ra egingo dan ekimenaren inguruko ekitaldi eta zehaztasun guztien barri emongo da.

Umore Azoka-Leioako Artisten Azokearen edukiak batzen dituan webgunea barriztau dabe bertan batzen diran edukiak eskuragarriago egon daitezan ikusle, konpainia zein hedabideentzat, Umore Azokako zuzendaria dan Ana López Asensioren esanetan. Barriztautako webgunea azokearen inguruan sortzen diran informazinoen iturburua izango da eta, era berean, itxura argiago eskainiko dau internauten nabegazinoa errazago egiteko asmoagaz.

Tresna barria da orain webgunea eta erabilera aukera errazagoak eskaintzen ditu erabiltzaileek bertara sartu eta parte hartzeko aukerea izan deien, Leioako Umore Azokearen inguruan eskaintzen dan informazino guztia komentau eta partekatzeko asmoagaz. Helburu horri eusteko, erabiltzaileek bertan batutako informazino guztia hiru hizkuntzetan eskuratzeko aukerea izango dabe, euskeraz, gaztelaniaz edo ingelesez.

Webgune barriak erabiltzaileen informazino bilaketea errazteaz batera, egungo 2.0ren premina barriei aurre egiten deutse, bertan batutako edukiak Facebook eta Twitter sare sozialen bidez trukatzea ahalbidetuz.

www.umoreazoka.org webguneak eten barik eguneratuko ditu hur dagoan Umore Azokearen inguruko informazinoa, bai konpainien eta ikuskizunen ingurukoa zein parte-hartzaile, gune eszenikoei edo zeharkako ekintzei jagokena. Hori guztia, urtero-urtero gure kaleak beteten dituen ikusleek zein euren jaialdi eta programazinoak osotzeko asmoagaz arteen merkatu erraldoi honetara hurreratzen diran profesionalek informazinoa guztia eskura izan deien.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu