Artez Blai alkarteak Arte Eszenikoen Ikerkuntzarako IV. Nazinoarteko Saria antolatu dau
2011-06-22 17:21 KultureaArtez Blai kultur alkarteak Arte Eszenikoen Ikerkuntzarako IV. Nazinoarteko Sariaren deialdia egin dau. Arte eszenikoen ikerketea eta ikasketak sustatzea da Artez Blairen helburuetako bat; horregaitik sortu eban ikerketa saria, Bizkaiko Foru Aldundiaren babesagaz.
2011ko Bilboko Aste Nagusiko Kartel Lehiaketako sei lan finalistak aukeratu ditue
2011-06-22 15:43Sei kartel finalistak Zabalguneko Eraikinean eta www.bilbao.net Bilboko Udaleko webgunean ikusgai izango dira hurrengo astelehenetik garagarrilaren 1era arte. Egun horreetan, herritarrek kartel irabazlearen hautaketan parte hartu ahal izango dabe Zabalgune Eraikinean botoa emonda, Bilboko Udaleko webgunearen bidez edo laguntzen daben komunikabideen bidez.
Musikazale eta antzerkizaleentzako hamaikatxu hitzordu, Elorrioko Musikaire jaialdian
2011-06-22 15:23 kulturbizAurten be, musikea eta antzerkia dakarz Elorriora Musikaire jaialdiak. Garagarrilaren 1ean hasi, eta hilaren 23ra arte, hamabi emonaldi atondu ditu Arriola kultur aretoak. Soul Teller bikotearen (Miguel Angel Julián eta Lorenzo Moya) soul doinuek hasiko dabe aurtongo egitaraua.
Jabetza eta Merkataritza Erregistratzaileen Alkargoaren Euskal Herriko Lurralde-Dekanotzak eta Euskaltzaindiak lankidetza-hitzarmena sinatu dabe
2011-06-22 15:04 Euskerea berbagaiEuskaltzaindiak toponimia arloan egiten aduen lanari begira, oso ona da gaur sinatu dan hitzarmena, lan hori gauzatzeko ezinbestekoa baita Euskal Herriko Jabetza Erregistro desbardinetako edukia, hau da, ondasun higiezin, lur-landa edota etxaguntzari buruzko izenak.
The tree
2011-06-22 12:43 Zinema kritikakDeja vú sensazinoa ixten dau, ez dau beteten, nahiz eta ume protagonistea oso erakargarri eta maitakor agiri. Dana dala, badira eszena ederrak The tree lanean, berbarako, neskatoa itsaspean dagoala marmoka bat topetan dauenean.
Elexartza baserritik Arrabako landara
2011-06-22 12:33Enrike Etxebarriaren artaldeagaz larre aldaketan parte hartzeko aukerea dago bagilaren 26an, domekan, Zeanurin
Enrikeren arreba Ana Marik ur bedeinkatua botaz eta San Joanek jagon daizala Arrabako landan! esaldiagaz artaldea artzainen patroiaren babespean jarri ostean, Uribeko Elexartza baserritik (Zeanuri) abiatuko dira Enrike Etxebarria eta bere ardiak Arrabako landara zuzentzeko, lehenago bere aitak eta aititak be urtero egiten eben ibilbide bera eginez.
GetxoJazz jaialdiaren eskutik abiatuko da Euskadiko jazz denporaldia
2011-06-21 15:41 MusikeaGaragarrilak 1ean hasten da Euskadiko jazz denporaldia Getxoko 35. Nazinoarteko Jazzaldiaren eskutik. Hilaren 5era arte Branford Marsalis, Chucho Valdés & The Afro-Cuban Messengers, Lee Ritenour, Dave Holland eta Aki Taksase New Blues Project musikari eta talde handiak etorriko dira Getxora.
Muga matematikoak dituan literatura oulipoarrari eta Sofia Kovalevskaya matematikariari buruzko jardunaldiak Bilbon
2011-06-21 15:32 jardunaldiakBidebarrieta Kulturguneak dibulgazino zientifikoko bi jardunaldi jasoko ditu eguenean eta barikuan, biak matematikak ardatz hartuta, baina ikuspegi desbardinetatik.
Kalealdiak Bilboko kaleak eszenatoki bihurtuko ditu garagarrilaren 4tik 9ra bitartean
2011-06-21 15:30 KultureaGaragarrilaren 4tik 9ra bitartean, Bilboko kaleak musika, jantza, malabare eta akrobatez beteko dira, Kalealdia, Kaleko Antzerki eta Arteen Nazinoarteko XII. Jaialdian. Zabaltze ekitaldi ofiziala, 5 herrialdetako 5 musikarik osotzen daben kaleko musikako Million Dollar Mercede$ Band taldeagaz egingo da hilaren 5ean, arratsaldeko 17:00etan, Diputazino kalean.
Kanpoko eta bertoko usain eta zaporeak batu ditu Kepa Junkerak 'Ultramarinos & Coloniales' diskoan
2011-06-21 14:56 MusikeaDisko originala eta alaia egin nahi izan dau Errekaldeko musikariak oraingo honetan eta, horretarako, ultramarinoen denda tradizionaletan oinarritu da, leku bereziak dira denda horreek, bisualki eta eskaintzen daben familia giroagaitik, azaldu dau.
San Juan gaua, udako solstizioa ospatzeko hitzordua ala parrandarako atxaki?
2011-06-21 14:30 Begi betegarriZinema Euskaraz programeak 'Azken gaua' filma estreinauko dau EAEko zinema-aretoetan
2011-06-21 12:12 BarriakEusko Jaurlaritzearen Zinema Euskaraz programeak Azken gaua (Last Night) filma estreinauko dau, bagilaren 24an, Bilboko Multis, Donostiako Antiguo Berri eta Gasteizko Florida aretoetan. Herritarrei zinemea euskeraz ikusteko aukerea erraztea da ekimenaren helburu nagusia.
Jorge Oteizaren 'Itziar' eskulturea, Bilboko Arte Eder Museoan
2011-06-21 11:36 KultureaBilboko Arte Eder Museoak eskuratutako eta dohaintzan jasotako azkenengo lanen aurkezpena egin dau. Jasotako lanen artean, besteak beste, Jorge Oteiza eta Pablo Picassoren piezak dagoz. Museoaren patronatuaren batzarra joan dan astean egin zan, eta orduan onartu ziran dohaintza eta erosketa barriak.
Maria Muñoz jantzaria eta Tamzin Townsend antzerkigilea, BizBAK udako ikastaroen hasieran
2011-06-21 10:54 jardunaldiakDantza Garaikidea eta Eskualdatzeak III. Eszenaratzea zalantzan: antzerkia, zinea eta telebista ikastaroek hasiko dabe bagilaren 21ean, Bizkaia Bilbao Arte eta Kultura (BizBAK) udako ikastaroen hamabigarren edizinoa. Unibersidadeko arduradunek jakinarazo dabenez, aurtengo programeak 32 ikastaro eskainiko ditu, inozkorik gehien.
Txaber Altube: 'Txikitatik euki dot bertsotarako zaletasuna'
2011-06-21 10:25 BarriketanBizkaiko eta Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketetan txapeldun
'BBKklip' film laburren lehiaketa barria, euskerearen alde dibertigarriena ardatz
2011-06-20 18:01 Euskerea berbagaiBBKk eta Azkue fundazinoak BBKklip izeneko lehiaketa barria aurkeztu dau. Euskerea, Euskal Herria edo bertako gizarteagaz loturea daben film laburrak sarituko ditu ekimenak, gure tradizino luzeko hizkuntzea bultzatu, eta hizkuntzarik zaharrenetarikoa izan arren, barritzailea eta dibertigarria izan daitekeela erakusteko helburuagaz, antolatzaileek azaldu dabenez.
Abian da VI. Haizetara Kaleko Musikearen Nazinoarteko Lehiaketea, Zornotzan
2011-06-20 15:51 MusikeaBagilaren 24an, barikua, abiatuko da aurtengo Haizetara Kaleko Musikearen Nazinoarteko Lehiaketea Zornotzan. Aurtengoa seigarren edizinoa izango da. Amorebieta-Etxanoko Udaleko kultura zerbitzuetarako Ametx erakunde autonomoak antolatu dau ekimena.
BilbaoMusikak kontzertu eta kalejirekaz ospatuko dau Musikearen Europako Eguna
2011-06-20 15:47 MusikeaMusikearen Europako Eguna bagilaren 21ean, martitzena, izango da, eta BilbaoMusikak hainbat ekitaldi antolatu ditu urian jaia ospatzeko. Musika eskoleak ikasleen emonaldiez gan, erromeria eta kalejirea antolatu dabe.
Bilbo eta Bizkaiko gizartearen kultur aniztasuna erakutsiko dau Munduko Jendeen V. Jaialdiak
2011-06-20 15:08Bagilaren 20tik 26ra, berbaldi, tailer eta erakustaldi ugari antolatu ditue Bilbon, mundu zabaleko bizimoduak eta ohiturak ardatz dirala, eta pertsonen eta kulturen arteko alkarrezagutzea helburu. Aurten, emakume etorkinen garrantzia aztertuko dabe beren-beregi, Munduko Jendeen V. Jaialdian.
VII. Tene Mujika Bekan lanak aurkezteko epea zabalik dago
2011-06-20 14:52 kulturbizGure herriaren azken 70-60 urteetan izandako persona, talde, jazoera edo mobimenturen bati buruzko liburuak egiteko proiektuak aurkez daitekez (berbarako: biografiak, kronikak, erreportajeak, saiakerak, alkarrizketak, ikerketak...); lanak jatorrizkoa eta euskeraz sortua izan beharko dau, aurrez argitaratu nahiz saritu bakoa.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...