Tweak Bird taldeak estreinauko dau aurtengo Kulturcampus egitaraua

Bizkaie! 2013-02-12 14:18   jardunaldiak

EHUren Arabako Campusak eguenean abiatuko dau kultur denporaldi barria, Tweak Bird talde amerikarraren eskutik. Kontzertua Unibersidade Pabiloian izango da, 19:00etan. Ikasturtea amaitu bitartean, kontzertu bi, lau film emonaldi eta antzezlan bat eskainiko ditue.

EHUren Arabako Campusak eguenean abiatuko dau kultur denporaldi barria, Tweak Bird talde amerikarraren eskutik. Kontzertua Unibersidade Pabiloian izango da, 19:00etan. Ikasturtea amaitu bitartean, kontzertu bi, lau film emonaldi eta antzezlan bat eskainiko ditue. Gaur egungo murrizketa ekonomikoetara egokitu beharra izan dabe egitarauaren arduradunek, baina Kulturcampusen kalidadea galdu barik.

Bird anaiek (Caleb eta Asthon) edegiko dabe egitaraua zezeilaren 14an. Gitarreagaz bajuaren soinua, eta sintetizadoreagaz gitarrarena ataraten dakiela nabarmendu dabe antolatzaileek. Hurrengo hitzordua zezeilaren 20an izango da, ordu eta agertoki berean, baina Londresko The Godfathers izango da protagonistea. Segueruenik, denporaldi honetarako prestau dogun menuko plater nagusia da, antolatzaileen esanetan.

Musikak zinemari emongo deutso bidea. Martian eta apirilean lau pelikula alemaniar proiektauko ditue, Holunderblüte Absurdistan; Renn, wenn du kanns; eta Das lied in mir. Lau filmak Alemaniako zuzendari gazteek egindakoak dira, 2007 eta 2010. urteen artean, eta nazinoartean ikusle eta kritikariek harrera ona egin deutse.

Antzerki emonaldi bakarra izango da, maiatzaren 15ean, 19:00etan, Unibersidade Pabiloian. Celes Duartek zuzentzen dauen UPV/EHUko Antzerki Ikasgelak prestautako Del poder y otras milongas”beharra antzeztuko dabe ikasleek.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu