'Agur esatea' animazinozko pelikulea estreinauko dabe gaur Gernikan

Bizkaie! 2013-02-08 10:48   Barriak

Agur esatea animazinozko pelikulea, Matt Richardsen To say goodbye lanaren euskerazko bersinoa, estreinako dau gaur Zineuskadi alkarteak. Emonaldia Gernikako Lizeo Antzokian egingo dabe, 20:30ean.

Agur esatea animazinozko pelikulea, Matt Richardsen To say goodbye lanaren euskerazko bersinoa, estreinako dau gaur Zineuskadi alkarteak. Emonaldia Gernikako Lizeo Antzokian egingo dabe, 20:30ean.

1936ko gerran umezaroa, eta horregaz batera nortasunaren zati handi bat, galdu ebenen istorioa kontetan dau filmak. Halanda be, itxaropenez betetako istorio hunkigarria da, egileen esanetan.

Animazino teknika barritzaileak erabili ditue 1937an Euskal Herritik Erresuma Batura eroan zituen ia 4.000 umeen kontakizuna azaltzeko. Ia-ia gurasoei agur esateko astirik be ez eben euki. Hiru hilerako joiazala esan eutsien, baina batzuk, 75 urteren ostean, ez dira bueltau. Gaur egun 80 eta 90 urte bitartean dituen gerrako 14 umeren ahotsen bidez historiaren une latz hau ikusteko aukerea izango dabe gaur Gernikan.

Pelikulearen jatorrizko hizkuntzea ingelesa da, euskerazko bikoizketea egin dabe. Iñaki Beraetxe, Ramon Agirre, Klara Badiola, Kontxu Odriozola, Mari Asun Pagoaga edota Kandido Uranga euskal aktore ezagunak arduratu dira bikoizketaz, hain zuzen be.

Gernikan estreinau ostean, Agur esatea Arrasate, Elorrio eta Urnietan izango, eta oraindino zehaztuko beste hainbat herritan bere, Zineuskadiko arduradunek aurreratu dabenez.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak eta EPE-APV eta IBAIA ikus-entzunezko alkarteek osotzen dabe Zineuskadi alkartea.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu