Alex Txikon izango da aurtengo 'Aukeratu Zeurea' kanpainearen irudia

Bizkaie! 2011-09-12 12:22   Euskerea berbagai

Euskerea eta kirola buztartzen dituan Aukeratu Zeurea kanpainearen aurtengo edizinoaren barruan, mendizaletasuna jorratuko dau Alkarbide bilguneak (Bizkaiko euskera zerbitzuen bilguneak) Alex Txikon mendizale lemoarraren eskutik.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Aiko-k 'Dantzaldi Ibiltaria'-ren edizino barria aurkeztu dau jantza tradizionalaren mundua kaleko jenteari zabaltzeko asmoz

Bizkaie! 2011-09-09 15:49   Kulturea

Aiko-k Dantzaldi Ibiltaria ikastaroen edizino barri bat aurkeztu dau gaur Bilbon. Holan, hasibarriei zuzendutako oinarrizko jantza ikastaroagaz batera, asteroko topaketak antolatuko dira oinarrizko ezaguerak dituen jantzazaleentzat, eta joteari buruzko espezializazino-ikastaro monografiko bat. Ohitureari jarraituz, jarduera horreen osogarri, hilero erromeriak egingo dira Durangoko Plateruena Kafe Antzokian.

Gero eta hurrago Donostiako Fantasia eta Bildurrezko Zinema Astea

Bizkaie! 2011-09-09 14:58   Barriak

Urriaren 29tik zemendiaren 4ra bitartean izango da aurten Donostiako XXII. Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea eta honezkero jaialdia iragarriko dauen kartela eta programazinoaren aurrerapena aurkeztu ditue.

'Iturreta eta zurezko ermitak, gure ondarea ezagutzen' jardunaldiak Markina-Xemeinen

Bizkaie! 2011-09-09 14:10   jardunaldiak

Irailaren 22an, 23an eta 25ean, Iturreta eta zurezko ermitak, gure ondarea ezagutzen jardunaldiak izango dira Markina-Xemeinen.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Xenpelarren bizimodua eta ekarria (II)

Gorka Intxaurbe Etxebarria 2011-09-09 11:43   Bertsolaritzea

Xenpelarren bizimodua eta ekarria I-en Senperelarre baserrian agurtu genduan Juan Frantzisko Petriarena Xenpelar gure protagonistea.

Arabako Errioxako Mahats-Batzearen 18. Jaia Oionen izango da irailaren 18an

Bizkaie! 2011-09-09 11:23   Jan edanak

Ardaoak eta lehenengo mustioa probetea, mahatsa zapaltzea eta jai giro bikaina izango dira Arabako Errioxako 18. Mahats-Batze Jaiaren protagonistak. Aurten, Oionen izango da ekitaldia, irailaren 18an, eta Arabako Errioxako herrietako ardaoak probau ahal izango dira jarriko diran 16 postuetan.

Bernardo Atxaga katedra zabaltzeko ekitaldiak gaur hasiko dira New Yorken

Bizkaie! 2011-09-09 10:40   kulturbiz

New Yorken Bernardo Atxaga katedra inauguretako egingo diran ekitaldiak gaur, hilak 9, hasiko dira. Euskal letrei buruzko Bernardo Atxaga katedra Etxepare Institutuak bultzatu dau, eta CUNY (City University Of New York) New-eko unibersidadeko Graduatu Zentroak hartuko dau.

Ikuskizun barriak produziduteko sortu dan Harrobia guneak urriaren 6an zabalduko ditu ateak

Bizkaie! 2011-09-08 16:17   kulturbiz

Harrobia-ra ikuskizun barria sortzen edo ensaietan hurreratuko diran konpainiek, tresneria, argiztatze, soinu eta ikus-entzunezko baliabide barrienakaz horniduta dagoan instalazinoa erabili ahal izango dabe. Areto barriak, beraz, neurri edo ezaugarri eszeniko desbardinetako ikuskizunen prestakuntzea egiteko aukerea emoten dau.

Hiru hilebeteko abenturearen ostean, Pakea Bizkaia getxora heldu da

Bizkaie! 2011-09-08 15:54

Pakea Bizkaia proiektuaren bigarren espedizinoa gaur eguerdian amaitu da. Hiru hilebetean, 8.000 milia inguru egin, makinatxu bat esperientzia bizi eta gozau eta 20 portu baino gehiago bisitau ostean, Groenlandia, Kanada, Ternua eta Azoresetatik bueltan, Unai Basurko eta bere tripulazinoa gaur eguerdian sartu dira Getxoko portuan.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Udal euskaltegiek hasierea emon deutsie 2011-12 ikasturteari

Bizkaie! 2011-09-08 15:14   Euskerea berbagai

HABEko zuzendari Iñaki Uribek ondokoa adierazo dau: Abagune ekonomiko gogorrean egon arren, bai Kultura Sailaren eta bai Hizkuntza Polikarako Sailordetzearen lehentasuna da euskalduntze eta alfabetatzera bideratzen dan diru-partideari ahal den neurrian eustea.

Arriaga Antzokiak Ate Edegien Eguna ospatuko dau irailaren 18an

Bizkaie! 2011-09-08 14:22   kulturbiz

1986an, antzokiak bere ateak edegi zituan barriro eraikinaren birmoldaketearen ostean, 1983ko uriolak sufridu eta gero. Hori gogoratu eta ospatzeko, Arriaga Antzokiak Ate Edegien Eguna antolatu dau irailaren 18rako.

Bilboko XXX. Nazinoarteko Txotxongilo Jaialdiak 914 talderen eskaerak jaso ditu

Bizkaie! 2011-09-08 11:42   Kulturea

Munduko 28 herrialdetako 914 taldek eskatu dabe zemendiaren 18tik 27ra bitartean egingo dan Bilboko XXX. Nazinoarteko Txotxongilo Jaialdian parte hartzea. Bilbon jasotako eskaera gehienak Europa eta Ameriketatik datoz, baina Asiako talde garrantzitsuenetako batzuek be parte hartzeko gogoa agertu dabe, besteak beste, Japonia, Txina, India, Iran eta Koreakoak.

Euskera ikastaroetan izena emotea bultzatuko dabe Bilboko Udalak eta euskaltegiek

Bizkaie! 2011-09-08 11:15   Euskerea berbagai

Bilbon 18 euskaltegi dagoz, uriko zortzi barrutietan banatuta, eta dagoeneko ia auzo guztiek dabe euskaltegi bat. Lan didaktiko eta profesionaltasun bikainak dira euskaltegien ezaugarririk behinenak. Ez da edozelakoa eskola-orduetatik kanpo euskerearen erabilerea bultzatzeko egiten daben ahalegina be, jarduera kulturalak, ludikoak eta jai-girokoak antolatuta

Azke boladan izan al dozu tentazinorik?

Markues 2011-09-08 10:55   Begi betegarri

Zumetaren lanak Enkarterrin ikusgai

Bizkaie! 2011-09-07 16:18   Kulturea

Enkartur, Enkarterriko turismo alkarteak bultzatutako Saboreart ekimenaren barruan kokatzen da erakusketea, eta irailaren 18ra arte izango da ikusgai.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

XI. Musikalek 12 banda eta 100 musikari ekarriko ditu Basauri, Sestao, Erandio eta Leioara

Bizkaie! 2011-09-07 15:47   Musikea

Irailaren 16tik 18ra, Basauri, Sestao, Erandio eta Leioan egingo dan Musikale, Kaleko Musikarien Nazinoarteko XI. Topaketeak herrialde desbardinetako 12 banda eta 100 musikari ekarriko ditu.

Lizarra eta Ibarragaz senidetuko da Algorta hilaren 17ko Euskal Herria Egunean

Bizkaie! 2011-09-07 14:43

Euskal Herria Eguna ospatuko dabe hirugarren urtez, hilaren 17an, Ibarran. Bai Euskal Herriari herri ekimenak antolatu dau jaialdia eta Lizarra, Algorta eta Ibarrako herritarrek sustatu dabe.

Gose Vic-eko 'Mercat de Música Viva” jaialdian

Bizkaie! 2011-09-07 12:24   Musikea

Kataluniako Vic herrian urtero ospatzen dan Mercat de Musica Viva (MMVV) azokan hainbat kontzertu ikusteko aukerea izango da irailaren 14tik 18ra. Aurten 23. edizinoa izango da, eta bertan izango da talde arrasatearra. Gose taldeak irailaren 16an, barikuan eskainiko dau kontzertua El Sucre eszenatokian.

'Aek-k hitza ematen dizu' matrikulazino kanpainea abian da

Bizkaie! 2011-09-07 11:57   Euskerea berbagai

AEKren eretxiz, Korrika 17 igarota, euskalakari berbeak ez dau galdu ez gaurkotasunik, ez indarrik, eta horren iraupena aldarrikatzen segidu behar dala uste dau, AEKren azken helburua lortu arte, hau da, herritar guztiak euskalakari izango diran Euskal Herria, Euskal Herri euskalduna.