Jon Gerediaga idazle bilbotarrak 'Zentauro-hankak' poema liburua kaleratu dau

Bizkaie! 2012-02-16 12:41   Kulturea

Jon Gerediaga idazle bilbotarrak Zentauro-hankak poema liburua argitaratu barri dau Pamiela etxeagaz. Maitasunaz idatzi dau Gerediagak; maitasun zehatza abiapuntu hartuta, amodio orokorrago batera ailegau arte. Emazteari deutson maitasuna mitifikau gura izan dau poeteak. Egilearen hirugarren poesia lana da.

Jorge Oteizak emazteari idatzitako Itziar. Elegia y otros poemas lanak eragin dau Gerediagaren poema liburu barria. Egundo idatzitako maitasun poema indartsuena da bere ustez, eta antzeko zeozer egiteko asmoagaz ekin eutson idazteari. Izan be, emazteagaz daukan maitasun harremona izan da liburuaren abiapuntua.

Antzerki munduan ibilitakoa da Jon Gerediaga. Antzerkiola Imaginarioa antzerki taldeko kidea izan zan, eta euren hainbat gidoitan parte hartu eban, besteak beste, 8 Olivetti poetiko, Caja XXI Kutxa, La Niña que sueña lunas también se mea en la cama, Mundopolski, Yuri Sam, Otoitza eta Au Revoir, Triunfadores-en. Gaur egun, antzerkia albo batera itxi, eta poesia idazten dau. Aurkeztu barriaz gan, beste olerki liburu bi ditu: Fitola balba, karpuki tui (Pamiela, 2004) eta Jainkoa harrapatzeko tranpa da (Pamiela, 2007)

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu