Euskaltzaindiak hilaren 28an edegiko dau Euskerearen Ikergunea Donostian
2011-10-26 18:35 Euskerea berbagaiBarikuan, urriaren 28an, Euskaltzaindiak Euskerearen Ikergunea inaugurauko dau Donostian. Igaz, martian, Donostiako Udalak Tolare baserria Euskaltzaindiaren esku ixtea erabagi eban, eta Akademiak bertan batuko ditu Gipuzkoan dituan zerbitzu guztiak. Ekitaldia 11:30ean izango da.
Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek euren kantarik ezagunenak grabau ditue Bonberenea txarangeagaz
2011-10-26 17:37 MusikeaPirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek euren kantarik ezagunenak Bonberenea erara atondu ditue Tolosako Bonberenea txarangeagaz batera. Diskoa urriaren 29an aurkeztuko dabe prentsaurrean, Bonberenean bertan, eta ostean, 11.00etan kalejirea egingo dabe.
Aiora Jakak eta Itziar Diez de Ultzurrunek irabazi ditue 2011ko Vitoria-Gasteiz Sariak
2011-10-26 17:22 sariak-autortzakHaur eta gazte literaturearen arloan euskerara egindako itzulpen lanik onenak saritzeko sortu zituan Gasteizko Udalak Vitoria-Gasteiz Sariak.
Zinebi 53K Ohorezko Mikeldiak banatuko deutseez Xabier Elorriaga eta Liliana Cavani zinemagile italiarrari
2011-10-26 15:49 Barriak Zinebi 53, zemendiaren 11tik 18ra BilbonUrtean zehar, Zinebik, 82 herrialdetik etorritako 3.021 film jaso ditu, eta horreetatik, 33 herrialdetako 73 aukeratu ditu, Nazinoarteko Lehiaketan parte hartzeko, gehienak estreinaldiak Estadu Espainiarrean.
Euskadiko Soinuak Womex eta Monkey Week nazinoarteko azokatan izango da
2011-10-26 15:41 MusikeaEuskadiko Soinuak ekimenak Womex nazinoarteko azokan eta Monkey Week indie topaketan parte hartuko dau egunotan. Triz3ps, Cápsula, Elkano Browning Cream, Korrontzi eta Makala taldeak izango dira euskal ordezkariak Kopenhagen eta Cadizen. Euskadiko Soinuak Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren programea da, eta EAEn egindako musikea zabaltzea eta indartzea dau helburu.
Bilbok Angela Figuera poetearen jaiotzearen urteurrena ospatuko dau eguenean
2011-10-26 12:50 jardunaldiakAngela Figueraren lehenengo lana, Mujer de barro, poema liburu intimistea da. Zentsureagaz hainbat arazo izan zituan, sensualidade eta erotismo ikutuak ditualako, baina, halan da be, poeta bilbotarrak garai haretako poeta handien artean sartzea lortu eban lan horregaz.
'Errautsak' antzezlanak estreinauko dau Pabilioi 6 aretoko programazinoa
2011-10-26 12:41 KultureaBilboko Pabilioi 6 arte eszenikoen aretoak emonaldien programazinoari ekingo deutso asteon, Errautsak eta Sogno Rosso-Studio per figure tragiche ikuskizunekaz, biak Bilboko BAD XIII. Antzerki eta Jantza Garaikidearen Jaialdiaren barruan. Pabilioi 6 Zorrotzaurren dago, eta sorkuntzea bultzatzea dau helburu; emonaldiez gan, tailerrak, eta jardunaldiak antolatzen ditue.
Hiru bilbotarrek eta valentziar batek irabazi ditue 'Bidaiari Dubi Dubi' bideo lehiaketearen sariak
2011-10-26 11:43 BarriakBilboko Udaleko iturriek jakinarazo dabenez, lehiaketako hiru sariak honako bideoei emon jakez: lehenengo saria Begoña Arenal bilbotarraren Luces de Verano bideoarentzat, bigarrena Francisco de Casa valentziarraren Saltando por Noruega lanarentzat eta hirugarrena Izaskun Jurgo bilbotarraren Transmongoliano bideoarentzat.
Alemania, Ukraina eta Erresuma Batuko taldeak izango dira Getxoko XXXI. Aste Koralean
2011-10-26 11:23 MusikeaGetxoko XXXI. Aste Korala hasiko da eguaztenean, urriaren 26an, eta Alemaniako, Ukrainako eta Erresuma Batuko taldeak izango dira urriaren 28ra arte Algortako Erredentore eleizan. Kontzertu guztiak 19:30ean izango dira, eta sarrerak dobakoak dira.
BFAk IV. Bizkaidatz sariaren deialdia egin dau
2011-10-24 13:14 kulturbizGaur, urriak 24, Liburutegiaren Nazinoarteko Eguna ospatzen da, eta horren harian, Kulturako foru diputadu Miren Josune Ariztondok BizkaIdatz Sariaren beste edizino bat aurkeztu dau. Aurtengoa Foru Liburutegiak laugarren urtez jarraian antolatzen dauena da. Aurten, Álex Oviedo bilbotarra eta Katixa Agirre gasteiztarra arduratuko dira kontaketa literario bana idazten hasteaz, eta parte-hartzaileek amaitu beharko dabe. Lanak aurkezteko epea zezeilaren 20an amaituko da.
Jexux Mari Irazuk eta Beñat Gaztelumendik finalaurrekoetarako txartela irabazi dabe
2011-10-24 12:17 BertsolaritzeaOñatin eta Villabonan jokatutako Gpuntuaren final-laurenetako saioetan Jexux Mari Irazuk eta Beñat Gaztelumendik irabazi dabe finalaurrekoetarako txartela.
'Birdboy' film laburrak Animazinozko Lan Onenaren Silver Hugo saria jaso dau Chicagoko Zinema Jaialdian
2011-10-24 11:30 BarriakBirdboy film laburrak Amerikako Estadu Batuetako (AEB) jaialdietan jaso dauen laugarren saria da Chicagon lorturikoa, eta azken urtean 20 sari inguru jaso ditu honezkero; horreen artean dagoz Zinebi 2010 jaialdiko Euskal Zinemaren Sari Nagusia edo Irlandako Foyle Film Festival jaialdiko Animazinozko Film Labur Onenaren saria. Azken honi esker gainera, Birdboy filma Hollywoodeko Akademiak kontuan hartzea lortu dau.
Imanol Rayo: 'Nire proposamena bizitzeari buruz jardutea zan, esangura zabalean
2011-10-24 10:26 BarriketanZinemagilea
Gaizka Zabarte zaldibartarrak 'Zaharrak ez zuen hil nahi' nobelea kaleratu dau
2011-10-21 16:52 KultureaGaizka Zabartek Zaharrak ez zuen hil nahi nobelea aurkeztu barri dau Susa argitaletxegaz. Heriotza eta maitasuna agiri dira bere lanean, eta umorea bere bai. Egilea Zaldibarren jaio zan, 1960an, eta hauxe dau lehenengo liburua.
Baionatik Bilbora - Iparraldea kantuz
2011-10-21 16:47 MusikeaBaionatik Bilbora - Iparraldea kantuz lanak Hegoaldera zabaldu nahi dau Iparraldeko espiritua, akaso konturatu barik, baina gure herri kantutegian oinarrizkoak izan diran, eta diran, kantuak, egileak eta interpreteak ezagutarazoz.
Antzerkia eta erakusketak Getxon, Europako Ondarearen Jardunaldiak dirala eta
2011-10-21 15:44 jardunaldiakGetxon zapatuan, hilaren 22an, hasiko dira Europako Ondarearen Jardunaldiak dirala-eta atondutako jarduerak, antzerki ibiltaria eta erakusketak prestau ditue, hain zuzen be. Aurten be,Turismo Bulegoaren bitartez, Getxoko Udalak Bizkaiko Foru Aldundiaren Ondarearen Zerbitzuak bultzatutako ekimenagaz bat egin dau. Edizino honetako lemea Argiak eta aurrerapena. Bizkaia Ilustrazinoaren garaietan da.
Kulturen arteko X. Topaketea egingo da Eibarren (Gipuzkoa) eta Ermuan (Bizkaia) urriaren 23an
2011-10-21 15:38 jardunaldiakHarresiak Apurtuz etorkinei laguntzeko Gobernuz Kanpoko erakundearen Euskadiko koordinakundeak Kulturen arteko X. Topaketea antolatu dau Eibarren (Gipuzkoa) eta Ermuan (Bizkaia) urriaren 23rako, aitatu bi udalerrietako gizarte-taldeakaz batera eta aldarrikapen giroan, eskubideen ukapena, etorkinen kriminalizazinoa eta egun dagozan migrazino-kontrol guztiak salatzeko.
Leonard Cohen musikariak Letren Asturiaseko Printzea saria jasoko dau Oviedon
2011-10-21 15:23 MusikeaMusikari eta idazle kanadiarrak Letren Asturiaseko Printzea saria jasoko dau barikuan, hilaren 21ean, Oviedon. Epaimahaiak bizitzea amaiera bako balada lez kontetako gaitasuna, poesia eta musikea buztartzeko ahalmena, eta mundu osoko hiru belaunalditan eragina izan dauen lana sortzea nabarmendu ditu. Cohen, ganera, disko barria atontzen dabil.
Bilbok bertoko eta Italiako musika taldeen arteko trukea sustatzen dau
2011-10-21 15:20 MusikeaBilboko Udaleko Euskara, Gazteria eta Kirol Sailak, Torino eta Varese udal italiarretako gazteria-zerbitzuakaz alkarlanean, musikari gazteen trukea sustatzeko Urrutirock programa dauka martxan, eta horren barruan, talde italiarren kontzertu bat izango da Bilborock aretoan gaur, urriaren 21ean.
Euskerazko aditz laguntzaileak jokatzen laguntzen dauen webgune bat sortu dabe
2011-10-21 14:23Bideojokoak eta eskuko telefonoetarako aplikazinoak garatzen dituan Ideateca enpreseak Garikotz Knörr de Santiago filologo gasteiztarragaz lan egin dau, euskerazko aditz laguntzaileak jokatzen laguntzen dauen Aditzak.com webgune barria sortzeko.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...