Kimuak 2013 programan parte hartzeko epea edegi dabe

Bizkaie! 2013-02-28 10:30   Barriak

Kimuak ekimenaren 2013ko edizinoa martxan dago. Katalogoaren aukeraketan parte hartu gura daben zuzendari edo produktoreek maiatzaren 31ra bitartean eukiko dabe lanak bialtzeko epea.

Kimuak ekimenaren 2013ko edizinoa martxan dago. Katalogoaren aukeraketan parte hartu gura daben zuzendari edo produktoreek maiatzaren 31ra bitartean eukiko dabe lanak bialtzeko epea.

Euskal film laburren sustapena eta banaketea dau helburu Kimuak katalogoak. Eusko Jaurlaritzearen Kultura Sailak, Etxepare Euskal Institutuaren bitartez, eta Euskadiko Filmategia Fundazinoaren laguntzinoagaz, antolatu dabe programea. Kimuak katalogoa zinema jaialdi zein ikus-entzunezko ospakizun garrantzitsuenetara bialduko dabe erakundeok.

Pelikulen egileek 30 minututik beherako iraupena daben lanak bialdu beharko ditue. Parte-hartzaile bakotxak nahi beste film labur aurkeztu ahal izango ditu, beti bere 2012ko bagilaren 1etik aurrera osotutakoak badira. Horrezaz aparte, beharrezkoa da zuzendariak edota produktore nagusiak Euskal Autonomia Erkidegoan izatea egoitzea. Hautagaitzea zuzendariak aurkezten badau, gitxienez deialdia argitara emon baino urtebete lehenagotik EAEn erroldatuta dagoala egiaztau beharko dau, edo bertan bost urtez jarraian edo hamar urtez tarteka bizi izan dala. Film laburra produktore edo produkzino-etxe batek aurkezten badau, ostera, EAEn izan beharko dau egoitzea, eta lana enpresa bi edo gehiagoren arteko koprodukzinoa bada, EAEko produktoreak gehiengoa daukan bazkidea izan beharko dau.

Aurten, barritasun lez, ez dira onartuko areto komerzialetan estreinau diran edotelebistaz, Internetez edo beste edozein plataforma publikoren bitartez hedatu diran film laburrak. Halanda be, lanok gehienez 20 zinemalditara aurkeztu izatea eta horreetako bostetan aukeratu izana onartuko da.

Deialdiaren oinarriak eta izena emateko argibide guztiak, hemen.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu