Bertsolari Gazteen XXI. BBK Sariketea hemen da
2013-02-26 14:19 BertsolaritzeaIgorren abiatuko da bihar Bertsolari Gazteen XXI. BBK Sariketea. Arratia eta Bustuarialdeko taldeak izango dira lehian lehenengo sailkapen-saioan, Lasarte aretoan, 11:30ean. Zazpi taldek eta 50 bertsolari gaztek hartuko dabe parte aurtengo edizinoan. Finala Bilboko Kafe Antzokian jokatuko dabe, martiaren 22an, 19:00etan.
Igorren abiatuko da bihar Bertsolari Gazteen XXI. BBK Sariketea. Arratia eta Bustuarialdeko taldeak izango dira lehian lehenengo sailkapen-saioan, Lasarte aretoan, 11:30ean. Zazpi taldek eta 50 bertsolari gaztek hartuko dabe parte aurtengo edizinoan. Finala Bilboko Kafe Antzokian jokatuko dabe, martiaren 22an, 19:00etan.
BBK erakundeko ordezkari Joserra Bilbaok, Bizkaiko Bertsozale alkarteko Jone Narbaizak, Bizkaiko Ikastolen Alkarteko bertsolaritza arloko arduradun Juanjo Respaldizak eta sariketako epaimahaiko eta Bizkaiko txapeldun Arkaitz Estiballesek aurkeztu dabe Bertsolari Gazteen XXI. BBK Sariketea.
Hiru kanporaketa, finalaurreko bi eta finala jokatuko ditue Arratia, Bilbo, Busturialdea, Lea Artibai, Enkarterri, Ipar Uribe eta Durangaldea eskualdeetako bertsolari gazteek, talde bitan banatuta, adinaren arabera, 18 urte artekoak eta 19-24 urte bitartekoak. Joserra Bilbaok klasiko izentau dauen lehiaketa honetan Bizkaiko 50 bertsolari inguruk parte hartuko dabe. Daborduko 21. aldia izanda, taldeekaz hartu-emonetan ipintea eta taldeak koordinetea ez dala gatxa nabarmendu dau Juanjo Respaldizak, eta urteko lanaren ondorio dala. Dana dala, orain urte batzuk Enkarterriko taldea izatea pentsaezina zala onartu dau, baina gaur egun normaltasunez parte hartzen dabe.
Gazte askorentzat jentaurreko lehenengo edo lehenengotariko agerraldia izaten da, horregaitik oso garrantzitsua da, Respaldizaren eretxiz. Arkaitz Estiballesek be sariketearen garrantzia azpimarratu dau. Bertsotan hasibarriek jentaurrean kantetako izaten daben lotsea eta bildurra gogoratu ditu, taldean abestea, taldearen babesa inportantea da, bere ustez. Estiballes berak be parte hartu dau BBk sariketan, hasieran bertsolari eta epaimahaiko, ostean.
Lehenago bost talde besterik ez ziran, eta ondoren gehitu ziran Bilbo eta Enkarterri. Taldeak sortzea baino mantentzea gatxagoa da bertsolari galdakoztarren eretxiz. Transmisino lana -adierazo dau- ondo egiten gabilzan seinale da hori.
Jone Narbaizak epaimahaikideen eta gai-jartzaileen barri emon dau. Arkaitz Estiballes, Juanjo Respaldiza eta Gorka Intxaurbe izango dira epaimahaikoak, eta gai-jartzaile lana Leire Aurrekoetxeak eta Zurine Iarrituk egingo dabe. Aurrekoetxea bera eta Bernar Mandalunizek aurkeztuko ditue saioak.
Igorren, zezeilak 27an, jokatu daben lehenengo sailkapen-saioaren ostean, beste bi egingo dira: martiaren 5ean, Markinako Lea-Artibai ikastetxean, Lea Artibai eta Ipar Uribe taldeen artean; eta, hurrengo egunean, Zallako Institutuan, Enkarterri eta Bilboren artean. Finaulerrekoak martiaren 12an eta 14an egingo dira, lehenengoa Durangoko Institutuan, Durangaldea igazko irabazlea eta zezeilaren 27ko irabazlearen artean; eta bigarrena, Algortako Aixerrotako Institutuan, martiareb 5eko eta 6ko irabazleen artean. Finalerako hitzorduan 22an da, Bilboko Kafe Antzokian.
Talde irabazleak 1.260 euro jasoko ditu; azpitxapeldunak, 900; eta bizkaieara egokiena darabilenak, 140 euro.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!