Gaixorik dagoan neskato baten familiari laguntzeko dirua batzen dabilz Atxuri ikastetxeko gurasoak
2013-02-26 13:02Atxuriko García Rivero Ikastetxean matrikulauta dagoan sei urteko neskato bat da Cloe. Bihotzeko gaixotasun bat dala eta, bihotz-transplante baten zain dago. Igazko maiatzean, Madrilgo Gregorio Marañon Ospitalean ingresau eben Cloe, Estaduan beste inon ez dabelako egiten umeen transplanterik.
Atxuriko García Rivero Ikastetxean matrikulauta dagoan sei urteko neskato bat da Cloe. Bihotzeko gaixotasun bat dala eta, bihotz-transplante baten zain dago. Igazko maiatzean, Madrilgo Gregorio Marañon Ospitalean ingresau eben Cloe, Estaduan beste inon ez dabelako egiten umeen transplanterik.
Zortzi hilabete luze eta gero, Madrilen jarraitzen dau Cloek, ama eta aiztak ondoan dituala, bere ikastetxetik eta lagunakandik urrun, organoa barria noiz ailegatuko zain. Astean bi egun emon behar ditu ospitalean ingresauta, eta ganerako egunetan, medikuen esanetara, ospitaletik oso gertu familiak alokatu behar izan dauen etxebizitza batean egoten da. Amak Bilbon eukan lana itxi egin behar izan dau, eta bere bi aizta biak be ikasturtea amaitzera Madrilera joan dira, aizteagaz eta amagaz egotearren. Aitak astebururo egiten dau Bilbo-Madril-Bilbo bidaia. Egoera honek, gastu ekonomiko itogarri eta jasanezina eragiten deutso Cloeren familiari, eta itxaronaldia luze joan daitekeela uste dabe.
Egoera honen aurrean, Atxuri Ikastetxeko zenbait guraso buru-belarri dabilz lanean Cloeren familiari zeozelan laguntzeko. Nahi dauenak ekarpen ekonomikoak egiteko, kontu zenbaki bat jarri dabe eskura; Alde Zaharreko saltoki eta merkatari batzuen kolaborazinoagaz zozketa bat antolatu dabe eta, Kurkuluxetan taldearen laguntzaz, Kafe Antzokian, umeentzako jaialdi bat entolatu dabe datorren martiaren 3an, domekan.
Cloe Bihotz Bihotzez izenburuko Jaialdia, arratsaldeko 17:00etan hasiko da eta Ane Mona, Oskola & Karramarroa, Zirkus Aurre eta Txorro Morro Berbena Taldea izango dira bertaratzen diranen gozagarri. Gainera sorpresarik be ez da faltako eta zozketaren zenbaki saridunak zeintzuk diran jakin ahal izango dira.
Kontuak kontu, 6 euroko sarrerak dagoeneko eskuragarri dagoz Alde Zaharreko taberna honeetan: Bizitza, Txomin Barullo, Floren, Sorgin, Kalderapeko, Bodeguilla Joserra eta Pirata Taska. Horrezaz gan, Kafe Antzokiko txarteldegian erosi ahal izango dira jaialdiko egunean bertan, 16:00etatik aurrera.
Informazino gehiago hemen.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!