Kantauri aldeko folk onena batuko dau Mendebala jaialdiak Sopuertan

Nagore Ferreira Zamalloa 2011-06-15 15:43   Musikea

Mendebala jaialdiak aurten be Kantauri aldeko folk musikarik onena batuko dau Sopuertan. Hitzordua garagarrilaren 1ean eta 2an izango da, Santa Anako zelaian. Aurtengoa festibalaren hamargarren edizinoa da.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Eskizofreniari aurrea hartu eta bere kabuz bizi nahi dauen gazte baten kasua azaltzen dau Agifesen azken bideoak

Bizkaie! 2011-06-15 15:42

Protagonistak dira Su Ta Gar musika taldeko lider Aitor Gorosabel eta Xabi Sarasketa, eskizofrenia paranoidea dauen 27 urteko gaztea. Aspalditik ezagutzen dabe alkar, eta gaixotasunari aurre egin eta bizitza zoriontsu eta autonomoa eroateko egindako esfortzuez berba egiten deutso Xabik lagunari.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Pedro Aguileraren Naufragio filma bagilaren 17an estreinauko da

Bizkaie! 2011-06-15 15:09   Barriak

Bilboko Multis aretoetan, Gasteizeko Floridan eta Madrilgo eta Bartzelonako Renoir zinema-tokietan Naufragio estreinauko da datorren barikuan, bagilaren 17an; hau da, Pedro Aguilera donostiar zinemagilearen bigarren film luzea, José María Lara nafarrak produzidutakoa.

Begoñazpi Ikastoleak Nestor Basterretxearen eskultura bat eta instalazino barriak inaugurauko ditu

Bizkaie! 2011-06-15 12:31

Begoñazpi Ikastolearen ibilbidea, 13 ikasle zituala, 1970. urtean Bilboko Karmelo kalean hasi zan. Txiki geratu eta, 1981ean eraikin barria altzau zan Txurdinaga auzoan. Eskariak gero eta gehiago diranez, gaur egun Begoñazpi Ikastoleak dituen 1.540 ikaslek ikasi ahal izateko bai eraikinak bai gelak gehituz joan dira.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Bilbok hirugarren Gau Zuria ospatuko dau bagilaren 18an

Bizkaie! 2011-06-15 12:26

Zapatuan, bagilaren 18an, Bilbo gauez be zabal-zabalik egongo da, III. Gau Zuria ospatzeko. Museoak edegita egongo dira, eta uriko hainbat lekutan kultur emonaldiak izango dira. Egitaraua 20:30ean hasiko da eta goizaldeko 2:00etan amaituko da. Bilbao 700-III Millenium Fundazinoak antolatu dau ekimena, Bilboko Udalaren lankidetzeagaz.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Ehun ikusle baino gehiago hurreratu dira Birminghameko Zinemaldi euskaldun, galego eta katalanera

Bizkaie! 2011-06-15 11:11   Barriak

Hiru pelikulak jatorrizko bersinoan ikusi ziran, ingelesezko azpititulakaz. Proiekzino guztiak dobakoak izan ziran Etxepare Euskal Institutuak, Ramon Llull Institutuak, Galiziako Xuntak eta Birminghameko Unibersidadeak emondako babesari esker.

Arriaga antzokiak datorren denporaldiko programazinoa aurkeztu dau

Bizkaie! 2011-06-14 18:35   kulturbiz

Bilboko Arriaga Antzokiak hurrengo denporaldiko programazinoa aurkeztu dau. Emilio Sagi zuzendari artistikoak eskaintzearen aniztasuna eta orekea azpimarratu ditu prentsaurrekoan. Urte hasieran, Igor Yebra jantzariak Chaikovskiren El Cascanueces eskainiko dau, Oxana Kucheruk-egaz eta Bordeleko Operako Baletagaz batera.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

ABAO-OLBE alkarteak 'Una lama de Bilbao' liburua kaleratu dau, Verdiren omenez

Nagore Ferreira Zamalloa 2011-06-14 15:52

ABAO-OLBE Operaren Lagunen Bilboko Elkarteak Una lama de Bilbao liburua aurkeztu dau, Giuseppe Verdi konpositore ezagunaren Falstaff operearen sormenezko ekarpena jaso nahian. Liburua Bilboko Udalaren eta Madrileko Italiako Kulturaren Institutuaren laguntzinoari esker argitaratu da.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'Pintura abstraktua, 1949–1969: Guggenheim Bildumen aukeraketak' aurkeztu dabe

Bizkaie! 2011-06-14 15:36   Kulturea

2011ko bagilaren 14tik 2012ko urtarrilaren 8ra arte egongo da ikusgai Guggenheim Bilbao Museoan, AEBko eta Europako artearen jokerarik garrantzitsuenak batzen dituan erakusketea.

Badator eguzkitan erretako sasoia!!!

Markues 2011-06-14 14:47   Begi betegarri

Eusko Jaurlaritzeak eta Microsoftek euskerazko IKTak sustatzeko hainbat tresna aurkeztu ditue

Bizkaie! 2011-06-14 12:47

Eusko Jaurlaritzeak eta Microsoft konpainiak Berrikuntza euskaraz egitasmoa aurkeztu dabe Donostian, Informazino eta Komunikazioen Teknologietako (IKT) tresna barritzaileenak euskeraz eskaintzeko proiektua, hain zuzen be. Ekimenaren helburu nagusia puntako teknologia euskeraz zabaltzea eta erabiltea da.

Euskereak azken 12 urteetan izan dauen bilakaerearen gaineko ebaluazinoa egin dau Kultura Sailak

Bizkaie! 2011-06-14 11:58   Euskerea berbagai

Txosten horrek euskerearen egoerea eta azken urteotako eboluzinoa hurretik ezagutu eta jarraitzeko aukerea eskaintzen dau. Kultura sailburuak azaldu dauenez, txostenaren garrantzia erabilgarritasunean dago, berari esker edonoren eskura jarri baitira erabilerearen inguruko hainbat adierazle.

Edurne Pasaban, 2010eko Euskal Herritar Unibersala

Bizkaie! 2011-06-14 10:09

Igaztik, Pasaban da munduko hamalau zortzimilakoak igon dituan munduko lehenengo emakumea. Persona, alkarte edo erakunde batek Euskadiko irudi positiboa munduan zabaltzeagaitik emoten dabe saria Eusko Jaurlaritzeak eta Euskadiko Kutxak.

Elnako amaetxeari buruzko erakusketea zabalduko dabe Gernikako Bakearen Museoan

Bizkaie! 2011-06-13 18:10   Kulturea

Gernika-Lumoko Bakearen Museoak Elnako amaetxea: Erbesteko sehaskak aldi baterako erakusketea zabalduko dau bagilaren 16an. Kataluniako Gobernuak eta Memorial Democratic erakundeak atondu dabe erakusketea.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

'Erabileraren GPSa' tresnea aurkeztu dabe Soziolinguistika Klusterrak, Urtxintxak eta Topaguneak

Bizkaie! 2011-06-13 15:50   Euskerea berbagai

Soziolinguistika Klusterrak, Urtxintxa Eskolak eta Topagunea euskera alkarteen federazinoak Erabileraren GPSa aurkeztu dabe; bertan, gazteen hizkuntza-erabileran eragiten daben faktoreen azterketea egin dabe. Gazteek eurek, gazteekaz lanean ibilitakoek eta gazterian adituek hartu dabe parte lanean.

'Lost in the Ether' izan da Amstel Surfilm Festibaleko lan onena

Bizkaie! 2011-06-13 15:36   Barriak

Donostian, joandako astegoienean izan da 2011ko Amstel Surfilm Festibala Japoniako surfaren eta bertako olatuen protagonismo bereziagaz.

Juan Ortegak jasoko dau antzerkigintzako Besarkada Saria aurten

Dabi Piedra Robledo 2011-06-13 15:26   Kulturea

Aurten, Juan Ortegak jasoko dau Besarkada Saria, Eibarreko antzerkigintzea bultzatzen egindako beharragaitik eta hilaren 15ean, eguaztenean, Bilboko Campos antzokian egingo dan galan bera izango da protagonista nagusia.

Euskadiko Bide Berdeen I. Jardunaldiak egingo dira bagilaren 14an eta 15ean

Bizkaie! 2011-06-13 15:13

Basquetour Turismoaren Euskal Agentziak Euskadiko Bide Berdeen I. Jardunaldia antolatu dau bagilaren 14an eta 15ean. Jardunaldiak Mutiloa-Ormaiztegi eta Arditurriko Bide Berdeetako inguruetan egingo da, Mutiloan eta Oiartzunen, hain zuzen be.

'Artea ikasbide' programako lanak ikusgai ipini ditue Guggenheim museoan

Bizkaie! 2011-06-13 14:40   Kulturea

Artea Ikasbide hezkuntza-programearen erakusketea aurkeztu dabe Bilboko Guggenheim Museoan. Aurtengoa hamaulagarren edizinoa da, eta erakusketea abuztuaren 28ra arte egongo da zabalik, museoaren 103B aretoan.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Bilboko Udalak XIX. mendetik aurrerako Basurtuko auzoaren azken historiari buruzko bideoa argitaratu dau

Bizkaie! 2011-06-13 14:29   Barriak

Ia 25 minututan, bideoak arreta berezia eskaintzen deutse Bilbo hegoaldean egozan eta erabilera industriala, militarra edo zibila izan daben zenbait eraikin publiko edo pribaturi. Auzo hori, inguruetako probintzietatik etozan eta euren etxebizitza Basurtun ezarri eben zenbait personak Bilbora sartzeko erabilitako atea izan zan, Roblako trenbidearen bitartez.