Abel Enbeita bertsolaria, Cuadrabus enpresea, Gometegui bulego teknikoa, Assa ikastolea eta Villa Lucia upategia, 2012ko Lazarraga Sariak

Bizkaie! 2012-12-03 17:16   sariak-autortzak

Abel Enbeita bertsolaria, Cuadrabus garraio enpresea, Gometegui bulego teknikoa, Assa ikastolea eta Villa Lucia ardandegiak jaso ditue aurtengo Lazarraga Sariak. Arabako Foru Aldundiak eta Bai Euskarari Ziurtagiriaren Alkarteak lan-ingurunean euskerea txertatzeko egindako ekimenengaitik emoten ditue sariok.

Abel Enbeita bertsolaria, Cuadrabus garraio enpresea, Gometegui bulego teknikoa, Assa ikastolea eta Villa Lucia ardandegiak jaso ditue aurtengo Lazarraga Sariak. Arabako Foru Aldundiak eta Bai Euskarari Ziurtagiriaren Alkarteak lan-ingurunean euskerea txertatzeko egindako ekimenengaitik emoten ditue sariok.

Gasteizko Bibat Museoan egindako ekitaldian Iciar Lamarain Arabako Euskera, Kultura eta Kirol diputaduak eta Rober Gutierrez Bai Euskarari Ziurtagiriaren Alkartearen zuzendaria izan dira. Danetara, 51 hautagai aurkeztu dira bost kategoriatan Lazarraga Sarien bigarren edizinora. Horreetatik, 15 finalista aukeratu ziran.

Abel Enbeita izan da ekintza aitagarriren bat egiteagaitik edo hizkuntza-zerbitzuan aldaketa bat egiteagaitik emoten dan sariaren irabazlea, Arabako bertsolaritzan eta kulturgintzan egindako lanarengaitik. Enbeita izan zen Arabako lehenengo bertso eskolen sortzailea.

Hizkuntza-paisaian euskerea modu egokian gehien erabilteagaitik Cuadrabus garraio enpresea nabarmendu dabe. Langileek euskera eskoletara joaten dira, eta Cuadrabuseko instalazioetan (Amurrio eta Gasteizko bulegoak eta Laudio, Amurrio, Bergara eta Etxebarri) errotulazinoa elebiduna da. Gometegui bulego teknikoarentzat izan da barne-harremonetan euskerae modu egokian gehien erabilteagaitik emoten den Lazarraga Saria. Fitxa teknikoak sortzea erabaki dau enpresa honek, horeen bidez industriako lan prozesuak euskeraz azaltzen ditue modu grafikoan, beharginek ulertu eta erabilteko.

Euskera sustatzeko ekintza berezi eta eraginkorren bat garatu dauen entidadeari emoten jakon saria Assa ikastolarentzat izan da. 1978. urtetik, euskerearen normalizazinoaren aldeko lan handia egin dau. Eskualde osoan erreferente bihurtu da eta gizarte elebiduna lortzeko bidean bera da eragile nagusia. Villa Lucia ardandegiak irabazi dau kanpo harremonetan euskerea modu egokian gehien erabilteagaetik jasoten dan saria. Villa Luciako bisitaldiak euskeraz egin daitekez, eta material eta informazino guztia euskeraz dago.

Lazarraga Sariketako epaimahaia ondokoek osatu dabe: Blanca Lacunza Arabako Foru Aldundiko Ekonomiaren Sustapenerako zuzendaria, Rober Gutierrez Bai Euskarari Ziurtagiria Alkarteko zuzendaria, Karmele Jaio idazlea, Patxi Martinez de Marigorta Gasteizko Udaleko Euskera zerbitzuburuak, Maria Fernandez de Romarategi Arabako Merkataritza Ganbarako Merkataritza arduraduna, Beñat Mendiguren Amurrioko Udaleko Euskera teknikariak eta Jokin Larrañaga Arabako Foru Aldundiko Euskera Zerbitzuko buruak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu