Josu Bergararen gomutak eta Ea herriko kontuak batzen dira 'Katiuska gorriak' diskoan

Dabi Piedra 2012-12-04 14:34   Musikea

Umetako gomutak dira disko barriko hamaika kantak batzen dituana. Katiuska gorrien figureagaz sinbolizau nahi izan dodana txikitako gomutak dira, abesti bakotxa autonomoa da, ez deutsie hari bati jarraitzen, baina danak dagoz gomutetan oinarrituta, horrek batzen ditu abesti guztiak, azaldu dau Josu Bergarak.

Hamaika abestiko lana dakar oraingoan Josu Bergara kantautoreak. Bakarlari lana da berea, baina, disko honetan, sekula baino laguntzaile gehiago euki ditu eta musika-tresna ugariren doinuek janzten dabe Katiuska Gorriak. Bilbon egindako aurkezpenean azaldu dauenez, hasierako asmoa lan akustiko bat egitea zan, sinplea eta apala, baina grabazinoak aurrera egin ahala, estilo asko eta doinu anitzak batzen dituan diskoa urten deutso Josu Bergarari; gauza txikia zana, hazten joan da, adierazo dau.

Umetako gomutak dira disko barriko hamaika kantak batzen dituana. Katiuska gorrien figureagaz sinbolizau nahi izan dodana txikitako gomutak dira, abesti bakotxa autonomoa da, ez deutsie hari bati jarraitzen, baina danak dagoz gomutetan oinarrituta, horrek batzen ditu abesti guztiak, azaldu dau Josu Bergarak. Juan Luis Azkarateren poesia bat irakurri leiteke diskoaren barruko azalean, eta bertan, armairua zabaldu eta bere bizitzako zapata pare guztiak topetan dituan persona baten istorioa kontetan da, pare bakotxak bizitzearen pasarte bat ekarten deutso burura. Diskoaren nortasuna agirian ixten dau Azkarateren olerkiak, azpimarratu dau Josu Bergarak.

Ea herriak be presentzia nabarmena dauka Katiuska Gorriak diskoan. Laugarren kantan, esate baterako, herriko berbetearen hitz batzuk sartu ditu eta, hamaikagarren abestia, Pitxuen kanta, Eako kanta tradizional baten oinarrituta dago. Ganera, Pitxuen kanta herriko marinelen eta senide batzuen ahotsagaz osotutako koru baten laguntzinoagaz grabau dau Bergarak, bideoa be egin dogu, laster argitaratuko dogulakoan nago. Ezin da ahaztu, bestalde, hamargarren kantuan, estribilloa Gabriel Arestiren olerki batetik hartuta dagoala, Gabriel Arestik Ean pasau zituan bere bizitzako azkanengo urteak.

Katiuska gorriak lanean, musika tresna askotako doinuak entzungo doguz, Josu Bergarari lagundu deutsien kolaboratzaileei esker. Aitagarria da soka laukote batek parte hartu dauela abesti batzuetan, Nerea Alberdiren gidaritzapean. Melodien grabazinoan, Dr Maha´s Miracle Tonic taldearen kolaborazinoa euki dau eta Iratxe Mugire kantautoreak koruak egin deutsoz. Buzukia moduko tresna exotikoak be sartu ditu. Lan akustikoa egitea zan hasierako asmoa, baina kutsu oso zabaleko diskoa da, azaldu dau Josu Bergarak. Lehenengo kantea bera, Bikini beltza izenekoa, reggae itxurakoa da, estilo arraroa kantautore batentzat, baina polito geratu da. Josu Bergarak euskeraz abesten dau, Una paraula kantan izan ezik. Kataluniako bira baten, Pau Alabajos kantautorea ezagutu neban, neurearen antzeko musikea egiten dau eta kolaboretea proponidu neutsan, azaldu dau Bergarak. Holan, katalanezko kanta hori sartu dau diskoan.

Katiuska gorriak Taupaka ekimenagaz argitaratu eta banatu dau Josu Bergarak. Durangoko Ahotsenea gunean izango da hilaren 6an eta, ostean, Bilbon, Gasteizen eta Euskal Herriko beste leku batzuetan egongo da. Bartzelona, Valentzia eta Estadu Batuetara joateko asmoa be badauka, udan, Idaho, Boston eta Ameriketako beste uri batzuetan joteko aukerea aztertzen nabil, azaldu dau. Era berean, aurreko diskoagaz egin eban legez, esperimenturen bat egin nahi leuke: CD crossing egin genduan aurrekoan, hau da, munduko herrialde askotara bialdu genduan diskoa, lagunen bidez, eta gero, hango argazkiak jaso genduzan trukean, dino Bergarak, oraingoan be antzeko zeozer egin gura geunke, pentsetan nabil zelan bideratu musikea era librean zabaltzeko bide polit eta originalen bat.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu