Iñaki Goirizelaia izango da EHUko errektore hurrengo lau urtean
2012-12-05 10:20Iñaki Gorizelaia izango da Euskal Herriko Unibersidadeko errektorea hurrengo lau urtean be, berau izango da karguan agintaldi bi egingo dituan lehenengoa. Botoen zenbaketea amaitu barik (botoen %84,4 zenbatuta), EHUko iturrien arabera, Gorizelaiak boto zenbatuen % 55,16 lortu dau.

Iñaki Gorizelaia izango da Euskal Herriko Unibersidadeko errektorea hurrengo lau urtean be, berau izango da karguan agintaldi bi egingo dituan lehenengoa. Botoen zenbaketea amaitu barik (botoen %84,4 zenbatuta), EHUko iturrien arabera, Gorizelaiak boto zenbatuen % 55,16 lortu dau. Boto zuriak ia % 45 izan dira. Parte-hartzea nahiko txikia izan da, % 10 inguruakoa.
Unibersidadeko kolektiboen behin behineko emoitzak eta parte hartzeak be jakinarazo ditue. Babesik handiena irakasle doktoreen artean lortu dau, hain zuzen be, % 36. Botoa emon daben ikasleen % 13k egin dau Goirizelaiaren alde. Administrazinoko beharginen artean jaso dau boto gitxien hautagaiak, % 4 besterik ez. Behin betiko emoitzak abenduaren 17an jakingo doguz, orduan amaituko da-eta errekursoak egiteko epea.
Parte-hartzeari jagokonez, irakasle doktoreak eta administrazino eta zerbitzuetako langileak izan dira gehien, eta ikasleak gitxien. Orain lau urte, Goirizelaiak botoen % 52 eskuratu eban; orduan, beragaz batera, Marisol Esteban be hautagaia zan. Hauteskundeotan mungiarra izan da hautagai bakarra.
Iñaki Goirizelaia Ordorikak (Mungia, 1958) gaztetatik izan dau hartu-emona EHUgaz, bertan ikasi eban, eta 23 urtegaz irakasle lanean hasi zan. Injinerutza Eskolan doktore tesia euskeraz egin eban lehenengoa izan zan. Errektore izan orduko, hiru errektoreordetza zuzendu ditu.
Goirizelaiaren talde barriko kideak ondokoak izango dira: Jose Luis Martin (Idazkari nagusia), Carmelo Garitaonandia (Bizkaiko Campuseko errektoreordea), Javier Garaizar (Arabako Campuseko errektoreordea), Ana Arrieta (Gipuzkoako Campuseko errektoreordea), Amaia Zarraga (Gradu Ikasketetako eta Barrikuntzako errektoreordea), Nekane Balluerka (Graduondotako eta Nazinoarteko Harremonetarako errektoreordea), Maite Zelaia (Ikasleen, Enpleguaren eta Gizarte Politikaren arloko errektoreordea), Xabier Etxaniz (Euskera errektoreordea), Fernando Plazaola (Ikerketako errektoreordea), Javier Gil (Irakasle Ikertzaileen errektoreordea), Amaia Maseda (Hedakuntza eta Transferentziarako errektoreordea) eta Lore Bilbao (Gerentea).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!