Kirmen Uribe idazle ondarroarrak 'Mussche' bere bigarren nobelea aurkeztu dau

Bizkaie! 2012-12-03 16:50   Kulturea

Kirmen Uribek Mussche bigarren nobelea kaleratu dau, Susa argitaletxeagaz. Karmentxu gerratik iges, erbestera, doan neskatoak abiatzen dau istorioa. AEBetako Sausalito urian idatzi dau liburua ondarroarrak.

Kirmen Uribek Mussche bigarren nobelea kaleratu dau, Susa argitaletxeagaz. Karmentxu gerratik iges, erbestera, doan neskatoak abiatzen dau istorioa. AEBetako Sausalito urian idatzi dau liburua ondarroarrak.

Hile bian amaitu dau eleberria Uribek, lan nahiko erraza izan zan, baina ostean egin beharreko berridazketea askozaz gogorragoa begitandu jakola autortu eban aurkezpenean. Kaliforniako Sausaliton artistentzako egokitutako ostatu baten idatzi arren, istorioa Europan kokatu dau, Flandriako Gante urian batez be. Karmentxu zortzi urteko neskatoa Santurtzitik Flandriara doa, gerratik iges, 1937ko maiatzean. Ganten Robert Mussche idazlearen etxean hartu dau dau babes. Handik gitxira, Bigarren Mundu Gerrea hasiko da.

Uribek orain lau urte kaleratu eban Bilbao-New York-Bilbao (Elkar) liburuan baino sakonago landu ditu personaiak liburu honetan. Robert Mussche idazlea, haren lagun Herman Thiery eta Vic Opdebeeck emaztea dira personaia nagusiak. Personaien eskuzabaltasuna nabarmendu eban egileak prentsaurrekoan.

Carmen Mussche, Robert Musscheren alabea, ezagutu dau Uribek, eta berak erakutsi deutseo aitaren liburutegia, papelak eta gauzak. Aitaren biografia baino haren ganeko nobelea idazteko aholkua emon eutson, eta ondarroarrak kasu egitea erabagi eban.

Kirmen Uribe (Ondarroa, 1970) poesia liburu arrakastatsua argitaratu eban 2001ean, Bitartean heldu eskutik (Susa). 2008an Bilbao-New York-Bilbao nobeleagaz Espainiako Literaturako Sari Nazionala irabazi eban. Bar Puerto, Ekidazu, lehoiek ez dakite biolina jotzen eta Zaharregia, txikiegia agian disko-liburuetan parte hartu dau.

Durangoko Azokan be aurkeztuko dabe Mussche nobelea, abenduaren 8an, hain zuzen be, Are Nagusian.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu