Sarkor talde gernikarrak 'Mundu kodifikatuen atzean' hirugarren lana plazaratu dau
2012-12-04 14:47 MusikeaSarkor talde gernikarrak Mundu kodifikatuen atzean (Baga-Biga) hirugarren diskoa aurkeztu dau. Ritmo biziak, gitarra zikin eta zorrotzak dira laukotearen lan barriaren osogai nagusiak.
Sarkor talde gernikarrak Mundu kodifikatuen atzean (Baga-Biga) hirugarren diskoa aurkeztu dau. Ritmo biziak, gitarra zikin eta zorrotzak dira laukotearen lan barriaren osogai nagusiak.
Zuri-baltzezko mundua, mundu kaotikoa da Sarkor taldeak disko barrian erakusten deuskuna, hori da gure ekarpena letra happy eta pop doinuen aurrean.
Barrenkalen, orain hogei urte entzuten zan musikearen bidetik doa Sarkorren diskoa, Baga-Bigako Ritxi Azpururen esanetan. Hamar abesti barri ditu lanak, eta bakotxak gai zehatza jorratzen dau: gaur egungo egoereari kritikea (Nahi gaituen tokian), emakumeek jasandako indarkeria (Giza legea) eta suizidioa (Agur esan gabe), besteka beste.
Kanta gehienetan krtikea egiten deutse ingurua ikusten dabenari, egun goibeletan idatzitako dirala autortu dabe, barruan daukagun amorrua atara dogu abestietan.
Aurreko lan biak, Su emoten (2008) eta Sentimendurik gabe (2010), taldeak berak produzidutakoak izan ziran, hirugarren hau, barriz Baga-Bigagaz erdibana egin dabe. Danera ezin ailegeta ibilten diralako hartu dabe diskoetxeagaz behar egiteko ebatiza. Lehen bai, lehen promozinoa-eta geuk egiten genduan, baina orain ezinezkoa da, argitu dabe taldekideek.
Urria eta zemendian grabau dabe diskoa, Mungiako Muxik-on estudioan, Jorge eta Iñigo Etxebarrieta anaien zuzendaritzapean. Hamabost egunean, di-da egin ditue estudioko lanak. Zezeilaren erdialdean ekingo deutse zuzenekoei. Estudiotik urten barri gara, oraindino ez dogu euki astirik kontzertuen ganena ezer pentsateko. Zezeilaren erdialdean hasiko gara zuzenekoekaz, azaldu dabe.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!