Euskera Tituluen eta Ziurtagirien Erregistro Bateratua martxan da
2012-12-04 10:03 Euskerea berbagaiEusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzeak sortu barri dau Euskera Tituluen eta Ziurtagirien Erregistro Bateratua. Aurerrantzean, herritarrek ze titulu daukan jakin gura izan ezkero, erregistro horretara jo ahal izango dau, www.euskadi.net webgunean.
Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzeak sortu barri dau Euskera Tituluen eta Ziurtagirien Erregistro Bateratua. Aurerrantzean, herritarrek ze titulu daukan jakin gura izan ezkero, erregistro horretara jo ahal izango dau, www.euskadi.net webgunean.
Erregistro hori euskera-ziurtagirien erregistro ofizial barria da, Euskal Autonomia Erkidegoan euskerearen ezagutzea egiaztatzeko tituluak eta ziurtagiriak emoten dituen erakundeetako erregistro guztiak bakarrean jaso eta konsultau ahal izateko.
Ganera, aplikazino informatiko bat sortu da erregistro bateratuko informazinoa kudeatzeko, modu horretan gune birtual propioa sortu da Hizkuntzen Europako Erreferentzia Markoaren arabera baliokidetutako euskera-ziurtagirien inguruko informazinoa batzeko.
Herri Administrazinoetan Hizkuntza Normalizetako Zuzendaritzeak intranet bidez erabiliko dau aplikazinoa erregistroaren kudeaketea egiteko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!