Herri Oihua talde barakaldarra, Banden Lehiako irabazle
2012-12-03 12:52 MusikeaBarakaldoko Herri Oihuak irabazi dau Banden Lehia sariketearen laugarren edizinoa. Beste hiru taldegaz lehiatu behar izan eben barikuan Bilborocken, The crazy wheels, Malder eta Odolaren mintzoa. Banda barakaldarrak, beraz, 2013ko BBK Live jaialdian joteko aukerea eukiko dau.
Barakaldoko Herri Oihuak irabazi dau Banden Lehia sariketearen laugarren edizinoa. Beste hiru taldegaz lehiatu behar izan eben barikuan Bilborocken, The crazy wheels, Malder eta Odolaren mintzoa. Banda barakaldarrak, beraz, 2013ko BBK Live jaialdian joteko aukerea eukiko dau.
Banden Lehia euskal musika talde amateurrei zuzendutako sariketea da, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak antolatu dabe, Azkue Fundazinoa, Last Tour International eta Baga-Bigaren babesagaz.
Sariketeak atal bi izan ditu, lehenengo, taldeek Banda Beat sare sozialean izena emon eta kantak igon behar izan ditue. Fase honetan botoak Internet bidez emon ziran. Botoez aparte, adituz osotutako epaimahaiaren eretxia hartu zan kontua lau finalistak aukeratzeko. Aurtengo epaimahaiko kideak Baga-Biga diskoetxeko Ritxi Aizpuru, Vendetta taldeko Peio Reparaz eta musika kazetari Pablo Cabeza izan dira.
Herri Oihua, The crazy wheels, Malder eta Odolaren mintzoa finalistek zuzenean aurkeztu behar izan zituen euren lanak Bilborocken, zemendiaren 30ean. Zuzenekoan banda bakotxari telefono zenbaki bat emon eutsen, eta publikoak telefono horretara dei galduak eginez botoa emoteko aukerea euki eban. Irabazlea epaimahaikideen eta publikoaren botoak gehituz erabagi zan.
Herri Oihua barakaldarrak izan ziran irabazleak barikuan. Sari ederra jasoko dabe: datorren urteko BBK Live jaialdi erraldoian kontzertua emoteko aukerea. Horrezaz gan, diskoa kaleratuko dabe. Herri Oihua Talde gazte-gaztea da, 17 urte inguru ditue kideek. Oinarri metalerodun hip-hop doinuak egiten ditue.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!