'La bola negra' jarri dau Oscarretarako bidean Espainiako Zinema Akademiak

Bizkaie! 2026-09-17 09:00   Zinemea

Javier Calvo eta Javier Ambrossi zinemagileen La bola negra pelikulea Oscar sarietarako bidean kokatu da.

Nazinoarteko film onenaren saria lortzeko lehian sartu da Espainiako Zinema Akademiak iragarri dauenez. Federico Garcia Lorcaren istorio berezia dau ardatz filmak, izan be, hiru gizon homosexualen bizitzak ditu oinarri.

Cannesko Film Festival entzutetsuan zuzendaritza onenaren saria irabazi ondoren, Oscarretarako hautagaien artean indar handieneko filma zan, nahiz eta Rodrigo Sorogoyenen El ser querido eta Alauda Ruiz de Azuaren Los domingos pelikulak be hautagaien zerrendan egon.

Iragarpena Alejandro Amenabar zinemagileak egin dau. 2005ean nazinoarteko pelikula onenaren saria irabazi eban berak Mar adentro filmari esker.

Kontuak kontu, 2027ko martiaren 14an banatuko ditue Oscar sariak.

74. Donostiako Zinemaldia

La bola negra Donostian erakutsiko dabe Perlak sailean irailaren 19, 20, 21, 22 eta 25ean. Informazino gehiago hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu