Bertsoapp-ek euskerea sustatzeko aplikazino onenari Buber saria irabazi dau

Bizkaie! 2012-12-03 14:45

Buber sarien 10. edizinoak Bertsoapp, Bilboko Guggenheim Museoa, Saioa Lopezen www.sormenpills.com, www.euskadiaccesible.com, Open Data Euskadi eta www.kronikoensarea.net guneak nabarmendu ditu, besteak beste.

Buber sarien 10. edizinoak Bertsoapp, Bilboko Guggenheim Museoa, Saioa Lopezen www.sormenpills.com, www.euskadiaccesible.com, Open Data Euskadi eta www.kronikoensarea.net guneak nabarmendu ditu, besteak beste. Internet & Euskadi alkartearen ekimena babestuz, Eusko Jaurlaritzeak, SPRIk eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatzen ditue sariok.

Euskerea sustatzeko web edo aplikazino onenaren atalean, Bertsoapp izan da irabazlea. Dobako aplikazino honek ahozko euskal literatur kulturako lanen bildumea eskaintzen dau. Bilboko Guggenheim Museoa web edo blog korporatibo onenaren kategorian izan da onena.

Blog edo web orri personal onenaren 2012ko Buber saria Saioa Lopezen www.sormenpills.com webguneak jaso dau. Saioa Lopezek bere ikus-entzunezko lanak erakusten ditu gunean, diseinua eta maketazinoa nahasten ditu, HTML5, CSS3 eta Javascript sistemek eskaintzen dituen teknologia barrienak erabiliz.

Software librea sustatzeko web edo aplikazino onenaren Buber saria Eusko Jaurlaritzaren datu publikoak azaltzeko Open Data Euskadi katalogoak irabazi dau. Proiektu erabilgarrienaren irabazlea www.euskadiaccesible.com gunea izan da, elbarritasunen bat daben personentzat egokitutako jatetxe eta aisialdiko guneen datu-basea.

Merkataritza elektronikoko proiektuen atalean, www.kukimba.com saritu dabe. Online zapata-dendea da. Herritarrei zerbitzua emateko proiekturik onena gaixotasun kronikoa daukenen euskal sarearen www.kronikoensarea.net web gune da. Gizarte barrikuntzaren arloan, nazinoarteko gizarte erronkak konpontzea helburu dauen Flipover.org plataformea nabarmendu dabe.

Alkartasunaren aldeko proiekturik onena trukea bultzatzeko Pagamesindinero.com plataformea izan da. Internet&Euskadi alkartearen ohorezko saria Madrileko M-15 mobimentuak jaso dau, gizartea eraldatzearen alde jarduteagaitik.

Internet & Euskadiren 2012ko Buber sarien epaimahaiko kide izan dira: Belén Sáez (iWeekend Vitoria 2012ren antolatzailea), Miriam Ansorena (ADW enpresea), Ana Vitorica (Eusko Jaurlaritzea), Izartza Zorrozua (Euskaltel), Venan Llona (ASLE), Jonatan Belarde (Internet & Euskadi), Ana Santos (Eventosfera), Lontzo Sainz (EITB) eta Eli Garcia (Mondragon Inibersidadea).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu