Gorrondatxeko itsaslabarretako estratuak Lutetiar aroko munduko erreferentetzat hautatu ditue

Bizkaie! 2012-01-30 14:42

Getxoko Gorrondatxe hondartzako itsaslabarretan dagozan hatxetako estratuak Lutetiar aro geologikoko erreferentetzat hautatu ditue, Parisen egozanen ordez. Hemendik aurrera, beraz, erreferentziazko leku ofiziala Gorrondatxe izango da. Geologia-zientzietako Nazinoarteko Batasunak (IUGS) datorren zezeilaren 13an egingo dau aldarrikapen ofiziala.

'Ispilua alderantziz, La Caixa Fundazioaren eta MACBAren bildumen artea' aurkeztu dabe gaur

Bizkaie! 2012-01-30 14:05   Kulturea

Guggenheim Bilbao Museoan, 2012ko urtarrilaren 31tik irailaren 2ra ikusgai izango dan erakusketea aurkeztu dabe gaur. Bi erakunde horreen funtsen aukeraketa bat da: XX. mendearen bigarren erditik egundainoko lanak hautatu dira, garai horretako arte-mobimentu eta joera nagusienetakoak, besteak beste, Dau al Set eta El Paso taldeak eta Vancouver-eko eta Düsseldorf-eko Eskolak egindakoak.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Amorebieta-Etxanoko Udalak WIFi zerbitzua ezarri dau udaletxeko gune publikoetan

Bizkaie! 2012-01-30 13:02

Sistema honek Interneterako debaldeko sarbidea eskaintzen dau, kablerik bakoa. ZornotzaWifi seinalearen bidezko Interneterako sarbidea izango da Udaletxean jentearentzat edegiak diran guneetan: osoko bilkuren aretoan, eraikineko sarreran eta harreran, Etxano aretoan, talde politikoen bulegoetan, eta abarretan.

Geldiro-geldiro, ailegau da ekoturismoa Txinara

Zigor Aldama 2012-01-30 11:40   Bidaide

Lehen japoniarrak ziran turismo masiboaren paradigmea, baina orain txinatarrak dira nagusi. Hazkunde ekonomikoak eta azpiegituren ugaltze itzelak turista talde ikaragarriak eroan ditu Txinako bazter guztietara. Turistok ez dabe ingurumena eta bertako kulturearenganako errespeturik. Badira salbuespenak, Jiuzhai-ko parke naturala, esaterako.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Almudena Grandes eta Manuel Rivas idazleak, Gutun Zuria jaialdiaren atarikoan

Bizkaie! 2012-01-27 14:53   jardunaldiak

Alondigea aurtengo Gutun Zuriaren Bilboko Letren Nazinoarteko Jaialdia atontzen hasi da; bosgarren edizinoa apirilaren 19tik 22ra bitartean izango da. Sekretuak eta Gezurrak izenburupean, AEBetako literaturea izango dau ardatz. Jaialdia hasi orduko, apirilaren 16an, Almudena Grandes eta Manuel Rivas idazle ezagunak ezagutzeko aukerea izango da.

Nafarroako Gobernuaren hizkuntz politikak itota, Esan Erran Irratiak bere jarduna eten egin behar izan dau

Ametza Kultur Alkartea 2012-01-27 14:29

Esan Erran Imotz, Basaburua, Ultzama, Odieta, Anue, Atetz eta Lantz inguruetan euskeraz emitiduten dauen irrati bat da. Herriak sortu eban eta herriaren lanari eta laguntzari esker iraun dau ia hamabost urte. Orain bere emisinoa eten egin behar izan dau.

Guggenheim museoak urte osoko egitarauagaz ospatuko dau 15. urteurrena

Nagore Ferreira Zamalloa 2012-01-27 14:22   kulturbiz

Urte osoko egitaraua aurkeztu dau Bilboko Guggenheim museoak 15. urteurrena ospatzeko, urtemugea berez urriaren 19n bada be. Aurrekontu berezirik ez da egongo, baina Juan Ignacio Vidarte museoko zuzendariak azpimarratu dauenez, eskaintzea anitza eta kalidadezkoa izango da.

Bertso Eguna -22 urte = Basilio Pujana

Gorka Intxaurbe Etxebarria 2012-01-27 11:29   Bertsolaritzea

Bertsolari Eguna 1990 tituluagaz Euskal Herriko Bertsolari Elkarteak Jose Alberdi eta Basilio Pujanari omenaldia egin eutsien. Protagonistek euren ahotik kontau eben eurentzat egina izan zan liburua. Ilusinoz hasi dot artikulua eta Zeanuriko bertsolariak aitatuak aitatuaz ilusinoz akabauko dot.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Lodosako Ibaialde ikastoleak alkartasun jai berezia egingo dau zezeilaren 5ean

Bizkaie! 2012-01-27 10:47   Euskerea berbagai

Lodosa-Sartagudako Ibaialde ikastoleak 25 urte bete ditu, baina bizi daben egoerea ez da bape ona, horregaitik jai berezia egiteko asmoa daukie Sartagudan bertan, zezeilaren 5ean. Egitarau bete-betea atondu dabe ospakizunerako: musikea, bertsoak, jantzak, antzerkia...

Donostiako Zinemaldiak lehiaketea antolatu dau Interneten 60. edizinoko kartel ofizialak aukeratzeko

Bizkaie! 2012-01-27 10:15   Barriak

Donostiako Zinemaldiak 60. edizinoko irudi ofizial izango diran kartelak hautatzeko Interneteko lehenengo lehiaketea antolatu dau. Ekimen honen bidez, Zinemaldiaren helburua sorkuntza eta partaidetzea sustatzea da, bai eta jaialdiaren zabalkundea bultzatzea be.

Zientziak bertsolarien gaitasuna aztertu dau

Bizkaie! 2012-01-26 17:50   Bertsolaritzea

Euskal kulturan errotua dagoan tradizino honen atzean ezkutatzen dan sekretuak sortu dau zientziarenganako erakarpen hori. Neurozientzia kognitiboaren azkeneko aurrerapenek posible egin dabe, lehenengo aldiz, zientzia eta ehun urtetik gorako artea dan bertsolaritzea hurreratzea.

Gustuko kantuen bersinoak jaso ditu Txapelpunkek 'Krem de la Krem' disko barrian

Nagore Ferreira Zamalloa 2012-01-26 14:53   Musikea

Indartsu dator Txapelpunk Krem de la krem lan barrian, hainbat talderen bersinoak euren erara eskainiz. Hamalau kanta jaso ditue, euren gustukoak danak. Guri markau deuskuen abesti edo taldeak dira. Bakotxak hiru bat aukeratu ditu, danok gustura egoteko, azaldu dau aurkezpenean taldeko abeslari Iñigitok.

AlhóndigaBilbaok euskal sortzaile barrien aldeko apustua egin dau 'Atrio Projects' programeagaz

Bizkaie! 2012-01-26 14:46   kulturbiz

Atrio Projescts AlhóndigaBilbaok sortzaile barrien alde egindako apustua da, eta horretan herritarrak doban hurrerartu daitekez hasten ari diran artisten eta taldeen lanetara. Urtarrilaren 28an, zapatuan, Primordiales euskal taldeak urteko programa hau inaugurauko dau Primordiales. Imaginario audiovisual electrochamánico ikuskizunagaz.

Zinegoak jaialdiak 63 lan eskainiko ditu zezeilaren 6tik 12ra bitartean

Nagore Ferreira Zamalloa 2012-01-26 14:43   Barriak

Zuzendari barria dauka Zinegoak Bilboko Gay-Lesbo-Trans Zinema eta Arte Eszenikoen Nazinoarteko Jaialdiak, hain zuzen be orain arte produkzino lanetan ibili dan Pau Guillén. Zuzendaritza aldaketea, hori da aurtengo nobedaderik handiena, hasi dau aurkezpena Hegoa talde antolatzaileko zuzendari Javier Reguladok.

Euskal folklorearen aldeko apustua berretsiz, badator XI. Dantza Plazetan

Bizkaie! 2012-01-26 13:17   Kulturea

XI. Dantza Plazetan datorren zapatuan, urtarrilaren 28an, hasiko da, arratsaldeko 20:00etan, Salbatzaile Dantza Taldearen eskutik Santiago plazan egingo dan hileroko erromeria tradizionalagaz.

Aritz Aranburu surflariak irabazi dau Mundakako lehenengo online txapelketea

Bizkaie! 2012-01-26 10:23

Saridunak Aritz Aranburu surflaria eta bere kameralaria Isio Noya izan dira, 2011ko abenduan 27an egindako bideo grabazinoagaitik, lehiaketara aurkeztutako tuborik onena jasoten dauena. 7.500 euroko sariaz gan, Mundakan egingo dan Billabong Pro Challenge 2012 txapelketan parte hartzeko konbidapena be jaso dau irabazleak.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Euskadiko Soinuak programeak bederatzi enpresa eroango ditu aurten Midem azokara

Bizkaie! 2012-01-26 10:23   Musikea

Euskadiko Soinuak programeak aurten be Midem musika eta teknologia azokan parte hartuko dau, urtarrilaren 28tik 31ra. Euskadiko Soinuakek bertoko musikea indartzera eta zabaltzea dau helburu. Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak bultzatutako ekimena da, eta sektoreko enpresekaz alkarlanean hainbat egitasmo antolatzen ditu. Midem munduko musika azokarik handiena da.

AlterCoworking, Coworking espazio barri bat Euskal Herrian

Bizkaie! 2012-01-25 17:13   Barriak

Donostia Films produkzino etxeak AlterCoworking aurkeztu dau, produkzino arlo guztietan barrikuntzaren alde eginaz, lanerako espazio komunitarioa da, jakintza-arlo anitzekoa, sektore desbardinetako profesionalei zuzendua.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Euskaltzaindiak Sarkisian, Mendizabal, Gereño eta Arana Martija omenduko ditu urtarrilaren 27an

Bizkaie! 2012-01-25 16:28   sariak-autortzak

Euskaltzaindiak Vahan Sarkisian, Fernando Mendizabal, Xabier Gereño eta Jose Antonio Arana Martija omenduko ditu barikuan, hilaren 27an, Bilboko egoitzan egingo daben agiriko bilkuran. Omenaldia 12:00etan hasiko da.

»» Ikusi argazki guztiak (4)