Xabier Silveira eta Julio Soto nagusi, Nafarroako Bertsolari Txapelketako lehenengo finalaurrekoetan

Bizkaie! 2013-03-04 10:47   Bertsolaritzea

Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalaurreko bi jokatu ditue astegoienean, zapatuan, Atarrabian, eta domekan, Etxarri-Aranatzen. Lehenengoan, Julio Soto izan zan nagusi, eta bigarrenean, Xabier Silveira. Biak zuzenean sailkatu dira finalerako.

Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalaurreko bi jokatu ditue astegoienean, zapatuan, Atarrabian, eta domekan, Etxarri-Aranatzen. Lehenengoan, Julio Soto izan zan nagusi, eta bigarrenean, Xabier Silveira. Biak zuzenean sailkatu dira finalerako.

Atarrabiko kultur etxean jokatu zan zapatuan Nafarroako Bertsolari Txapelketako lehenengo finalaurrekoa. Aretoa 300 lagunek bete eben. Saio hasieran Atarrabiako bertso-eskolako gaztetxuek ondo etorria emon eutsen bertsolariei eta bertsozaleei.

Julio Sotok lortu zituan puntu gehien saioan. Atarrabiako eban, ganera, txapelketako lehenengo emonaldia, aurreko txapelduna izatearren zuzenean egoan-eta finalaurrekoetarako sailkatuta. Gorritikoak saio polita egin eban, batez be bakarkako ariketetan nabarmendu zan. Lehenengo postuari esker finalerako zuzenean sailkatu da Soto, barriz, Atarrabian kantau eben ganerako bertsolariek finalaurreko guztien puntuazinoen zain egon beharko dabe.

Saioko bigarren lekua Erika Lagomarentzat izan izan, eta haren atzetik lehia estua izan eben Oskar Estanga, Joxema Leitza eta Iñigo Olaetxea sailkatu ziran. Finalaurreko seigarren sailkatua Iñaki Aleman da.

Txapelketako bigarren finalaurrekoa domekan jokatu zan Etxarri Aranatzen. Zapatuan lez, domekan be bertsozalek erantzun ezin hobea emon eben. Sarrera guzti-guztiak saldu ziran. Xabier Silveirak eskuratu zituan atzo puntu gehien, beraz zuzenean sailkatu da martiaren 23an Iruñeko Anaitasuna kiroldegian egingo dan finalerako.

Saio erregularra egin du lesakarrak, ofizioetako lanetan batez be. Halan be, ganerakoak ez zituan urrun izan, bigarren eta hirugarren egin eben Jon Barberena eta Eneko Lazkoz, berbarako. Lazkoz etxarriarrak etxean kantau dau, eta jakina txalorik handienak harentzat izan ziran. Eneko Fernandezek laugarren postua lortu eban domekan. Ander Fuentes Itturri-k eta Josu Sanjurjok itxi eben bigarren finalaurreko sailkapena.

Behin, Atarrabiako eta Etxarriko finalaurrekoak jokatuta, Julio Soto eta Xabier Silveira dira finalean txartela seguru daukien bertsolari bakarrak. Ganerakoek Elizondoko azken finalaurrekoan jazoten danari itxaron beharko deutse. Datorren zapatuan, hilaren 9an, hirugarren eta azkenengo finalaurrekoa jokatu dabe Elizondoko Lur aretoan,17:30ean. Ondoko bertsolariak igongo dira oholtzara zapatuan: Julen Zelaieta, Migel Mari Elosegi Luze, Aimar Karrika, Oier Lakuntza, Saioa Alkaiza eta Xabi Maia. Saio horretan erabagiko da finalean kantauko dauen zortzikotea.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu