EHUk 'Zientziadun emakumeak' jardunaldia egingo dau martiaren 8an
2013-03-05 10:42 jardunaldiakMartiaren 8an, Zientziadun emakumeak jardunaldia egingo dabe EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultadean, Emakumearen Nazinoarteko Eguna ospatzeko. Topaketen amaieran, Anne Rougée-ren Les femmes de génie sont rares? antzezlana taularatuko dabe.
Martiaren 8an, Zientziadun emakumeak jardunaldia egingo dabe EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultadean, Emakumearen Nazinoarteko Eguna ospatzeko. Topaketen amaieran, Anne Rougée-ren Les femmes de génie sont rares? antzezlana taularatuko dabe.
Marta Macho eta Maria Jesús Irabien irakasleek antolatu dabe Zientziadun emakumeak jardunaldia. Zientzia eta Teknologia Fakultadeko Gradu Aretoan, 10:30ean, hasiko da egitaraua, arduradunek azaldu dabenez. Ekitaldi akademikoak abiatuko dau topaketea, bertan izango dira EHUko errektore Iñaki Goirizelaia, Maite Zelaia Ikasleen, Enpleguaren eta Gizarte Erantzukizunaren arloko errektoreordea eta Esther Domínguez Zientzia eta Teknologia Fakultadeko dekanoa.
Ekitalditan, master amaierako lanetan genero-ikuspegia kontuan hartzeagaitik Maria Goyri Saria emongo dabe. Sariketa honen deialdia 2011/2012 ikasturtean egin da lehenengo bider, eta irabazlea Itzea Goicolea Amiano, Ikasketa Feministak eta Generokoak Masterra. Miren Llona González izan dau tutore. Feminismo y piedad: un análisis de género en torno a las conversas al Islam izeneko lanagaitik jasoko dau saria.
Ostean, 11:30ean, Fakultade bereko Paraninfoan, EHUko Ikuskizunaren Arte eta Zientziak Masterrak produzidutako ¿Son raras las mujeres de talento? antzezlana taularatuko dabe, Anne Rougéeren Les femmes de génie sont rares? beharrean oinarritutakoa.
22 urte zituala, Pierre Curiek hauxe idatzi eban bere egunkarian: ... emakumeek, guk baino askoz gehiago, biziteko maite dabe bizitzea. Arraroak dira talentudun emakumeak... Anne Rougéek aipu horretako azken esaldia hartu eta baieztapena galdera bihurtu dau bere ikuskizunean: bereziak ete dira talentudun emakumeak?. Antzezlanak, hiru zientzialariren bitartez, emakumeek zientzia arloan egindako lanari buruz hausnartzeko bidea emoten dau.
Emakumeak ezin izan dabe unibersidadeetara sartu oraintsu arte. Emakumezko askok bazterketa horren kontra gogor lan egin eben, eta funtsezko ekarpenak egin zituen zientzian. Euretako batzuk ezizenak erabili behar izan zituen, lankideek ez baztertzeko; beste batzuek eurek egindako lanen egile lez agertzeari uko egin behar izan eutsen; eta beste askoren arrakastak isilarazo ziran, aita, gizon, neba zein kolaboratzaileei lotuz egiletzea.
Antzezlanak horrek guztiak ditu berbagai, emakumezko hiru zientzialari aitzindariren bizitzen eta lanen bidez. Marie Curie kimikaria eta bere senar eta kolaboratzaile Pierre Curie, Ada Lovelace Byron eta bere aholkulari Charles Babbage eta Émilie du Châtelet eta bere adiskide eta maitale Voltaire dira antzezlaneko personaiak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!