Borda, Castillo Suárez, Bilbao eta Meaberen poemak, ingelesezko 'Forked Tongues' antologian
2013-03-01 12:27 KultureaItxaro Borda, Castillo Suárez, Leire Bilbao eta Miren Agur Meabe idazleen olerkien antologia osotu dau Shearmans Books argitaletxeak Forked Tongues liburuan. Manuela Palacios editoreak batu ditu poemak, galizieraz, katalanez eta euskeraz, danak ingelesera itzulita.
Itxaro Borda, Castillo Suárez, Leire Bilbao eta Miren Agur Meabe idazleen olerkien antologia osotu dau Shearmans Books argitaletxeak Forked Tongues liburuan. Manuela Palacios editoreak batu ditu poemak, galizieraz, katalanez eta euskeraz, danak ingelesera itzulita.
Euskal idazleen testuez gan, Kataluniako Celia de Fréine, Catherine Phil MacCarthy, Susan Xonnolly eta Paddy Bushen lanak jaso ditue, eta Galiziako Pilar Pallarés, Chus Pato, Lupe Gómez Arto, Yolanda Castaño eta María do Cebreiro idazleenak bere bai.
Eguenean, zezeilak 28, egin eben jentaurreko aurkezpeneak Dublingo Cervantes Institutuan, eta gaur, martiak 1, liburuaren irakurketea egingo dabe Cork uriko Unibersidadean (UCC). Aurkezpen ekitaldi honetan Castillo Suárez, Leire Bilbao eta Itxaro Borda izango dira, Etxepare ko Sustapen eta Hedakuntzarako zuzendari Mari Jose Olaziregigaz batera.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!