'Euskaraz seguru' gidaliburua kaleratu dau EHUk

Bizkaie! 2012-01-10 17:36

Euskaraz seguru gidaliburua kaleratu barri dau EHUko Euskera eta Eleaniztasuneko Errektoreordetzeak. Liburua sarean konsultagai dago, hemen. Liburua ezinbesteko lagungarria izango da idazkaritzetako, sailetako, dekanotzako eta bestelako bulegoetan lanean dabilzan administrazino eta zerbitzuetako langileentzat, saileko iturriek adierazo dabenez.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Bilboko Aratusteak 2012 iragarteko sei kartel finalistak aurkeztu ditue

Bizkaie! 2012-01-10 16:50

Sei kartel finalistak Zabalgune Eraikinean, Udalaren webgunean eta komunikabide laguntzaileetan jarriko dira ikusgai urtarrilaren 16tik 20ra bitartean. Denporaldi horretan herritarrek botoa emoteko aukerea izango dabe.

»» Ikusi argazki guztiak (7)

Zuhar Iruretagoienak 'Vexations' proiektua aurkeztu dau Bilboko Rekalde aretoan

Nagore Ferreira Zamalloa 2012-01-10 14:54   Kulturea

2011ko Rekalde bekearen emoitzea erakutsi dau Zuhar Irutegoienak, Vexations izeneko proiektua, hain zuzen be. CPIE Littoral Basque-Euskal Itsasbazterra alkarteak eta Bilboko Institutu Frantsesaren lankidetzeagaz, artista zarauztarrak Hendaiako Nekatoenea Domaine d´Abbadie egoitzan hiru hile emon ditu lana sortzen. Erakusketea ikusgai izango da Bilboko Rekalde aretoan, zezeilaren 12ra arte.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Kulunkan ikas-jolas gunea jaio da

Bizkaie! 2012-01-10 14:42

Jolas, dinamika eta tailerren bidez gozatuz personearen gaitasunak garatzea eta balioetan heztea da ekimenaren helburua. Jolasa, jokoa ez bezela, garapenerako, ondo pasau, hartu-emonak izan, errespetu ohiturak bereganatzeko, irudimena eta fantasia lantzeko, barre egiteko eta alkarrengandik ikasteko egiten dan jarduerea da.

Jenaro Perez Villaamilen Sevillako katedraleko lan bi ikusgai, Bilboko Arte Eder Museoan

Nagore Ferreira Zamalloa 2012-01-10 14:40   Kulturea

Bilboko Arte Eder Museoak Jenaro Perez Villaamilen lan bi aurkeztu ditu, Sevillako katedrala protagonista dabenak biak, Obra konbidadua izeneko programearen barruan. Koadro biak 1835ekoak dira; bata Sevillako katedrala, harmailen aldetik da, eta bestea, Gorpuzti-eguneko prozesinoa, Sevillako katedralaren barruan.

Ume eta gazteen parte-hartzea bultzatzea dau helburu Ikusi eta Ikasi programeak aurten

Dabi Piedra Robledo 2012-01-10 13:52   Euskerea berbagai

Familia barruan, euskerearen erabilerea bultzatzeko asmoz antolatzen dogu zirkuitua, azaldu dau Sabin Anuzita Bilboko Udaleko Euskera Zinegotziak. Holan, ikuskizun guztiak euskeraz dira eta gurasoentzat antolatutako tailerrak be, etxean euskerearen erabilerea zabaltzeko izaten dira.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

10 urte Literatur Emailuak zabaltzen

Bizkaie! 2012-01-10 13:26

Armiarma, literaturearen sarean atariaren barruan, 2002ko urtarrilaren 10ean hasi ziran Literatur Emailuak bialtzen, zabaltzen... Ordutik hamar urteotan, literaturearen inguruko albisteak, efemerideak, liburuak, aldizkariak, ekitaldiak iragarten Ibili dira. http://www.armiarma.com/emailuok gunean dagoz urteotako albiste guzti guztiak.

The Doors taldearen 'L.A. Woman' diskoaren berrargitalpena, argitaratu bako materialagaz

Bizkaie! 2012-01-10 10:45   Musikea

The Doors taldeak orain 40 urte grabau eban bandaren estudioko azken diskoa izan zan L.A. Woman. Rhino zigiluak lana berrargitaratu egingo dau, urteurrena gogoratzeko, Warner Music etxeko iturriek jakinarazo dabenez. Urtarrilaren 24an kaleratuko dabe.

EHUk unibersidade-orientazinorako azokak egingo ditu hiru campusetan

Bizkaie! 2012-01-10 10:33

EHUko iturriek jakinarazo dabenez, lehenengo hitzordua Gasteizen izango da, Farmazia Fakultadean, urtarrilaren 21ean; ondoren, urtarrilaren 28an, Donostiako campuseko Ignacio Mª Barriola eraikinean izango da azokea; azkenik, Bilbon, Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultadean egingo da, zezeilaren 4an.

Hilebeterik bizienean sartu da Euskadiko Filmategiak antolatutako Alex de la Iglesiaren atzera-begirakoa

Bizkaie! 2012-01-09 18:00   Barriak

Urtarrila izango da atzera-begirakoaren hilebeterik beteena eta biziena, honako sesino honeek izango diralako: Baionan bi (Cinéma l’Atalante), Gasteizen hiru (Aula Fundación Caja Vital Kutxa-CC Dendaraba), Bilbon bost (AlhondigaBilbao) eta beste bost Donostian (Antzoki Zaharra).

Johnny Cashen omenezko 'Beltza' diskoa kaleratu dau Gaztelupeko Hotsak etxeak

Bizkaie! 2012-01-09 17:49   Musikea

Beltza. Bye, bai, Cash Johnny Cash musikariaren omenezko diskoa kaleratu dau Gaztelupeko Hotsak etxeak. Hogei talde batu dira baltzezko gizonaren kanta ezagunak jasoteko, tartean Zarama, Ratzinger, Petti eta Carniceros del Norte. Euskal Herrian kantari estatubatuarrari egin jakon lehenengop omenezko diskoa, diskoetxeko iturriek adierazo dabenez.

Hiru euskal surflari, kirol honetan oinarritutako lehenengo telebista saioko partaide, Zarautzen

Bizkaie! 2012-01-09 17:39

Aritz Aranburu eta Ibon Amatriain dira kirol zuzendaria eta entrenatzailea, hurranez hurran. Danetara, Espainia osoko 10 surflari sartu dira Zarauzko Akademian.

'Jesü Kristen Imitazionea' testua Euskaltzaindiaren webgunean irakurgai dago

Bizkaie! 2012-01-09 16:43

Euskaltzaindiak Jesü Kristen Imitazionea liburua Akademiaren webgunean ipini barri dau. Argitalpen digitala hemen konsultau daiteke. Jean-Louis Davant euskaltzain emerituak gaur egungo euskal grafiara egokitu dau testua.

Alex Txikon barriro ahaleginduko da Gasherbrum-I mendia neguan igoten

Dabi Piedra Robledo 2012-01-09 14:50

Asteon, urtarrilaren 12an abiatuko da Alex Txikon Pakistanera, Carlos Suarez, Nisar Husein, Darek Zaluski eta Hahlen Cederic taldekideakaz batera.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Fritz Langen film mutuei eskainitako zikloa, Bilboko Alondigako Zinematekan

Bizkaie! 2012-01-09 12:30   Barriak

Bilboko Alondigako Zinematekeak Fritz Lang zuzendaria izango dau protagonista urtarrilean. Danetara, zinemagile austriarraren hamaika film proiektauko ditue, tartean Metropolia eta Mabuse doktorea. Zikloa urtarrilaren 11n hasiko da eta zezeilaren 16an, amaitu. Langek epealdi mutuan egin zituan lan garrantzitsuenak izango dira ikusgai. Pelikula bakotxeko emonaldi bi egingo dira.

IV. Wanted Ideia Lehiaketea Getxon, gazteentzako egitasmoak sustatzeko

Bizkaie! 2012-01-09 12:09

Urtarrilaren 16tik zezeilaren 3ra arte egongo da zabalik epea Wanted Ideia Lehiaketearen laugarren ekitaldian parte hartu nahi daben 18 eta 30 urte arteko gazteek euren lanak aurkeztu ahal izateko.

Zortzi film estreinauko ditue Donostiako Dock of the Bay musika dokumentalen 5. jaialdian

Bizkaie! 2012-01-09 10:34   Barriak

Dock of the Bay musika dokumentalen 5. jaialdia egingo dabe Donostian, urtarrilaren 12tik 15era. Lau egunez hainbat proiekzino, kontzertu, berbaldi eta erakusketa eskainiko ditue Trueba eta Principal zinema-aretoetara eta Gazteszena aretoan.

Gozategi taldea Txotx!! 2012 sagardaoaren estreinaldiko programan

Bizkaie! 2012-01-05 17:07   Musikea

Gozategi taldeak garai barri bat estreinauko dau aurten. Alkarregaz joten hasi ziranetik 20 urte beteten diranez, bere errepertorioko abestirik gogoangarrienak barriro grabau ditue eta udagoienerako prest izango dira diskoan aurkezteko.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Euskeria abesbatzak popeko klasikoak joko ditu Izar & Star zikloaren lehenengo emonaldian

Bizkaie! 2012-01-05 16:45   Musikea

Izar & Star zikloaren bigarren edizinoa urtarrilaren 12an abiatuko da Campos antzokian, Bilboko Koral Alkarteko Euskeria abesbatzaren eskutik. Euskeriak popeko klasiko handien irakurketa polifonikoa egingo dau. Danetara zortzi emonaldi izango dira, urtarrilean hasi, eta apirilera arte.

»» Ikusi argazki guztiak (2)