EHZ jaialdia Lekornen egingo da aurten

Bizkaie! 2013-01-07 12:06   Musikea

Lekornen egingo dabe 2013ko Euskal Herria Zuzenean jaialdia, bagilaren 28tik 10era. Nafarroa Beheran eta Zuberoan izan ostean, lehenengo aldiz izango da Lapurdin.

Lekornen egingo dabe 2013ko Euskal Herria Zuzenean jaialdia, bagilaren 28tik 10era. Nafarroa Beheran eta Zuberoan izan ostean, lehenengo aldiz izango da Lapurdin.

Astegoienean batzar nagusia egin dabe jaialdia antolatzen daben alkarteek. Heletan oreka ekonomikoa lortzea gatxa egiten izan jake; igaz, berbarako, 115.00 euroko galerea euki eben. Horregaitik, festibala Lekorneko Garroako jauregi ingurura eroatea erabagi dabe. Arrosan, Nafarroa Beheran, abiatu zan EHZ jaialdia, 1996an, eta ostean, Zuberoako Idauze-Mendira joan zan, eta azkenengo urteetan Heletan izan da.

Aurtengo aurrekontua be onartu eben batzarrean, hain zuzen be 600.00 euro eukiko ditu jaialdiak. Aurreko urteetako laguntzaile pribadu zein publikoek euren laguntzinoa ziurtatu dabe, danetara 80.000 euro.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu