Basterretxea, Durrio eta Regoyosen erakusketak, Bilboko Arte Eder Museoan

Bizkaie! 2013-01-03 14:40   Kulturea

Nestor Basterretxeari buruzko erakusketeagaz ekingo deutso Bilboko Arte Eder Museoak 2013. urteari, zezeilaren 13an. Horrezaz gan, aurton Francisco Durrio eta Dario de Regoyosen lanak ikusgai egongo dira museoan. Obra konbidaduen artean, nabarmentzeko modukoa da Aurelio Artetaren Gerrako triptikoa.

Nestor Basterretxeari buruzko erakusketeagaz ekingo deutso Bilboko Arte Eder Museoak 2013. urteari, zezeilaren 13an. Horrezaz gan, aurton Francisco Durrio eta Dario de Regoyosen lanak ikusgai egongo dira museoan. Obra konbidaduen artean, nabarmentzeko modukoa da Aurelio Artetaren Gerrako triptikoa.

2013an ez da nazinoarteko artisten erakusketarik egongo Arte Eder Museoan, gaur egungo testuinguru ekonomikoak eraginda. 2012an erakusketa gitxiago egin arren, inozko bisitari gehen izan ditu museoak.

Nestor Basterretxea. Forma eta unibersoa erakusketea artista bermeotarraren atzera begirakoa izango da, batez be bere lan esperimentala jasoko dau. Peio Agirre izango da komisarioa. Euskal arteari egindako ekarpena aztertuko dabe, eta bere sasoiko artistakaz (Oteiza eta Txillida, berbarako) izandako hartu-emonak be kontuan hartuko dira. Zezeilaren 13an zabaldu eta maiatzaren 19an zarratuko dabe.

Ostean ailegauko da Francisco Durrio. Gauguinen aztarnen gainean, bagilaren 13an, hain zuzen be. Javier Gonzalez de Durana komisarioak 150 lan batu ditu. Paul Gauguin, Adolfo Guiard, Pablo Picasso eta Ignacio Zuloaga artisten lanak be ikusgai izango dira, Durrioren testuingurua azaltzeko.

Urteko hirugarren erakusketea Dario de Regoyosen ganeko Abentura inpresionista izango da. Urriaren 13an edegiko dabe. Juan San Nicolas komisarioak egilearen sasoi guztietako lanak jaso ditu, 150 bat lan. Belgikan, Frantzian, Espainian, Italian... leku askotan izan zan De Regoyos, eta han ikusitako guztia bere pinturetan jaso zituan.

Konbidautako lau obra izango dira ikusgai aurten, Aurelio Arteta, Paul Delvaux, FRancisco Zurbaran eta Ramon Zubiaurreren pintura bana.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu