On hirukoteak emakumeen begiradea dau nagusi lehenengo diskoan
2013-01-02 13:59 MusikeaItsaso Gutierrez musikariak sortutako On taldeak hainbat zuzenekoz estreinauko dau urtea, hilaren 11n, berbarako, Munitibarko Gaztetxean. Taldearen lehenengo diskoko kanta guztietan emakumeen begiradea da nagusi.
Itsaso Gutierrez musikariak sortutako On taldeak hainbat zuzenekoz estreinauko dau urtea, hilaren 11n, berbarako, Munitibarko Gaztetxean. Taldearen lehenengo diskoko kanta guztietan emakumeen begiradea da nagusi.
Jauko Barik, Keike eta Xarma taldeetan ibilitakoa da Itsaso Gutierrez, eta taldekide ditu Denis Alberdi (bateria) eta Ibai Suarez (baxua). Emakumearen begiradatik eta kezketatik abiatuta sortu ditu kantak Gutierrezek; euskal rockaren munduan sarri abandonautako hainbat gairen ganean jardun dau, bulimiaz, emakumeen kontrako tratu txarrez, emakumeek euren bizitza besteen zaintzan galtzeko joereaz, eta abar.
Rockaren munduan urte asko emon ditu On taldeko abeslariak, baina emakumeak batez be, oholtzaren ganean baino beste aldean izaten dirala agiria dago. Emakumeek euskal rockean eredu eskasia handia dabe erexten deutso Gutierrezek.
Bilboko Koba estudioan grabau dabe On diskoa, eta taldeak berak produzidu dau. Diskoa salgai dago Bilboko Gatazka gunean, Donostiako Kaxilda liburu-dendan eta Gasteizko Zapateneon. Kontzertuetan be salduko ditue.
Urtarrilaren 11n Munitibarren joko dabe, hil honetan beste kontzertu bi ditue: 18an, Mutrikuko Gaztetxean, eta 19an, Mauleko Zinka ostatuan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!