Peter Brook antzerkigileari buruzko lanak irabazi dau V. Artez Blai Arte Eszenikoen Ikerketa Saria
2013-01-04 10:22 KultureaJuan Antonio Bottarok idatzitako Fundamentos de la puesta en escena en el teatro de Peter Brook lanak jaso dau V. Artez Blai Arte Eszenikoen Ikerketa Saria. Danetara, hamar behar onargarri aurkeztu dira, hainbat lekutatik heldutakoak, Argentinatik, Kubatik, Kolonbiatik...
Juan Antonio Bottarok idatzitako Fundamentos de la puesta en escena en el teatro de Peter Brook lanak jaso dau V. Artez Blai Arte Eszenikoen Ikerketa Saria. Danetara, hamar behar onargarri aurkeztu dira, hainbat lekutatik heldutakoak, Argentinatik, Kubatik, Kolonbiatik...
Bottarok sortzaile ingelesaren antzerki ibilbidearen ikerlan filosofikoa egin dau, epaimahaikideen esanetan. Peter Brook ezagutzeko ezinbesteko ekarpena egin dau haren idatziak eta eszenaratzeak kontuan hartuz, ganeraru dabe. Berta Muñozek, Borja Ruizek eta Carlos Gilek osotu dabe epaimahaia.
Horrezaz aparte, Bottaroren beharra egituratuta dagoenez, profesional, ikasle eta zaleei Brooken lanera hurreratze zehatz eta sakona egiteko aukerea eskaintzen deutse.
Juan Antonio Bottaro Madrilgo Arte Dramatikoaren Errege Ikastegi Nagusian lizentziau zan. Alcala de Henaresen eta Granadan egin eban doktoretzea. Aktorea, performerra, antzerkigilea eta zuzendaria izan da. 2009an Extemporanea taldea sortu eban. Gaur egun, Alemaniako Friburgo urian bizi da, eta han egiten dau lan.
Artez Blai Arte Eszenikoen Ikerketa Sarien edizino honetan aurrekoetan baino lan gitxiago izan arren, lanek kalidadea eta sakontasuna irabazi dabela azaldu dabe epaimahaikoek
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!