Bizkaiko udalerrietako hizkuntza-politiken ganeko datuak aurkeztu ditu Kontseiluak
2011-05-20 12:13 Euskerea berbagaiEuskal Herriko 116 udalerritako hizkuntza-politikak aztertu ostean, Kontseiluak Bizkaian neurtutako udalerrien irakurketa orokorra eta Bilboko Udalaren datuen barri emon eban prentsaurrekoan.
Euskal Herriko Trikitixa Eguna bagilaren 4an ospatuko da Iurretan eta Durangon
2011-05-20 10:59 MusikeaEgunean zehar, Euskal Herriko Trikitixa Alkarteak, Bizkaiko Trikitixa Alkartearen laguntzinoagaz, Jose Jabier Abasolo 'Tiliño' omenduko dau
Arabako Mendialdeko II. Euskerearen Eguna ospatuko da maiatzaren 21ean Kanpezun
2011-05-20 10:45 Euskerea berbagaiKanpezuko Mintzalagun taldeak, XVII. Mendea Kultur Alkarteak, Maeztuko Amezti Euskera Alkarteak eta Urbisuko Biharra Kultur Alkarteak Arabako Mendialdeko II. Euskerearen Eguna antolatu dabe maiatzaren 21erako.
Dana prest Ondarroan Boga! egiteko
2011-05-19 14:44 Euskerea berbagaiOndarroan ospatuko da aurtengo Ikastolen Ibilaldia, maiatzaren 29an, eta adin eta gustu guztietako jentea erakarriko dabelakoan dagoz antolatzaileak, Bilbon egindako aurkezpenean azaldu dabenez: Era guztietako parte-hartzaileak asetuteko jarduerak eratu doguz, adierazo dau Jaione Peña 2011ko Ibilaldiko dinamizatzaileak.
Juan Mari Lekuona zanaren liburutegia Oiartzungo herriarentzat izango da
2011-05-19 14:29 Euskerea berbagaiDaborduko, Oiartzungo Udala Juan Mari Lekuona zanaren liburutegiaren jaubea da, Udaleko Kultura sailak eta Lekuonaren familiaren arteko hitzarmenari esker.
Juan Carlos Eguillor zana gomutatzeko omenaldi festa batera joateko deia egin dabe haren lagun eta senideek
2011-05-19 13:01 sariak-autortzakLagun eta senide talde batek Juan Carlos Eguillor marrazkigilea -pasa dan martiaren 21ean Madrilen hil zana- gomutatzeko ekitaldi herrikoi bat antolatu dau. Omenaldia maiatzaren 25ean izango da, festa giroan, 19:30ean hasita, AlhondigaBilbaon.
Leioako Bertsolari Gaztetxoen Eguna 2011
2011-05-19 12:52 BertsolaritzeaUrtean zehar, bertsolaritzea ikasi daben ikasleak Kultur Leioa Aretoan batuko dira eta urtean ikasitakoa praktikan jarri ahal izango dabe. Eskola parte-hartzaileak: Txomin Aresti, Altzaga, San Bartolomé, Artatza eta Lamiako izan dira. Hitzordua maiatzaren 25ean, eguaztenean, izango da, goizeko 10:00etan, Leioako Kultur aretoan.
Nafarroako IV. batBIRAlau kultur zirkuitua, Topagunearen eskutik
2011-05-19 11:54 jardunaldiakNafarroan kalidade handiko euskerazko kultur programazino koordinatua egiteko proposamena da batBIRAlau, aurten laugarrenez gauzatzen dana. Helburu nagusia Nafarroako herri eta eskualdeetako kultur dinamikea indartzea eta aberastea da, ikusleen bizi kalidadea hobetuz.
Eszenatokian ahotsa erabilteak dituan ondorioen ganeko tesia defendidu dau Ixiar Rozasek
2011-05-18 18:21 KultureaIxiar Rozas idazle eta antzerkigileak eszenatokian ahotsa erabilteak jantzea haragoko dimensino batera daroala ondorioztatu dau EHUn defendidu barri dauen tesian. Ikerketea osotzeko hamabi koreografia esperimental aztertu ditu.
Xutik! talde lapurtarra bazterrak harrotzeko prest dator 'Mukaki zpirit' disko barriagaz
2011-05-18 15:47 MusikeaAlaitasunaren eta pasibotasunaren kontrako diskoa aurkeztu dau Bilbon Xutik! taldeak. Kamalau kanta eta kolaborazino ugaridun lana da Mukaki zpirit (Baga-biga), lapurtarren lehenengo proiektua.
Umpro etxearen babesagaz, Alex Txikonek kotxez ekingo deutso K2-rako espedizinoari
2011-05-18 15:41K2-ra mendi-espedizinoaz gan, bi dira abenturearen helburuak: batetik, herri kirolak Europan eta Asian sustatzea eta, bestetik, Gernika eta Pakistan arteko bidea egiteko erabiliko daben ibilgailua Felix Iñurrategi Baltistan Fundazinoari emotea.
Ipar Koreako sei hamarkadako historia 200 karteletan
2011-05-18 15:41 KultureaIpar Koreako azken sei hamarkadetako historia iruditan batu dabe Ipar Korea: historiaren zama erakusketan. Bilboko Alondigan aurkeztu barri daben erakusketan, 164 kartel eta 28 pintura dagoz ikusgai, eta ikus-entzunezko materiala bere bai. Bagilaren 29ra arte egongo da zabalik.
Bagilean jarriko ditue martxan Bilboko Ibaigane jauregira egingo diran bisitak
2011-05-18 12:33Ekimena ondarearen zabalkunderako Bilbao Izan programearen barruan sartzen da. Jarduerea, Bizkaiko Abokatuen Elkargoa jasoten dauen Aburto Etxeari egindako bisitakaz inaugurau zan. Jenteari bere ateak edegiko deutsozan hurrengo higiezina, Athletic Club taldearen egoitzea dan Ibaiganeko Jauregia izango da, bagilaren 1etik aurrera.
Morgako bizimodua eta ohiturak DVDan batu ditu Labayru Ikastegiak
2011-05-18 12:01Morga: Bizimodua eta ohiturak izeneko DVDa eta liburuxka aurkeztu barri ditu Labayru Ikastegiak. Hau lanau da Morgako herrian egindako ikerketa etnografikoaren lehenengo emoitzea.
Begira, I. Argazki topaketea Durangon
2011-05-18 11:46 kulturbizAste batzuetan zehar Begira-k, argazkilaritza garaikidea protagonista dauela, hainbat ekimen proposatzen ditu Durangoko esparru kultural desbardinetan. Tailerrak, berbaldiak, proiekzinoak eta erakusketak osotzen dabe bagilaren 3an hasi eta garagarrilaren 15ean amaituko dan lehenengo edizino honen egitaraua.
Deskontu.com eskaintzen gunea Bilbora helduko da asteon
2011-05-17 18:51Zemendian abiatu zan www.deskontu.com gunea, hasieran Gipuzkoan, baina ostean, Logroñon bere bai. Orain, Txomin Jauregi ekintzaileak zerbitzu barriak iragarri ditu, izan be, maiatzaren 19tik aurrera Bilbon be funtzionauko dau guneak.
V. Cinegourland Getxon, maiatzaren 26tik 28ra
2011-05-17 18:36 BarriakAurten, pelikula eta dokumentalen eta jaialdiko eztabaidearen haria etorkizunean jatetxe arrakastatsuaren eredua izango da.
Midnight in Paris
2011-05-17 17:52 Zinema kritikakEzer ez da barria film honetan: personaiak ezagunak egiten jakuz, gaiak betikoak dira, eta eszenatokiak be antzekoak. Woody Allen da. Ez dago sorpresarik. Maisua da Allen egoera absurdoak asmetan, alkarrizketa ezinezkoak alkarizketa normal moduan aurkezten.
Etxepare Institutuak eta Euskaltzaindiak lankidetza-hitzarmena sinatu dabe
2011-05-17 17:32 Euskerea berbagaiHitzarmenak Etxepare Euskal Institutuaren eta Euskaltzaindiaren arteko alkarlana sortzea dau helburu. Besteren artean, bi erakundeak batera jatdungo dabe, batez be EAEtik kanpo, euskerearen sustapenari, zabalpenari, ikerketeari eta oro har normalizazinoari buruzko proiektu partekatuak gauzatzeko, besteak beste, jardunaldiak eta ikastaroak antolatuz.
Euskerazko hedabideek erakundeekaz izandako batzarren emoitzak aurkeztu ditue
2011-05-17 15:45 Euskerea berbagaiEuskera hutsez jarduten daben 86 hedabide ez publikok gizartean dauken papela azpimarratu eta erakunde publikoen babes handiagoa eskatzeko kanpaineari ekin eutsoen zezelaren 1ean. Gaur, alkarrizketen balorazinoa egin dabe Donostian.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...