'Unai' laguntzaile birtuala sortu barri dau EHUk, ikasleen zalantzak argitzeko

Bizkaie! 2011-05-11 11:51

Euskal Herriko Unibertsitateak bosgarren belaunaldiko laguntzaile birtuala abiarazo dau: Unai. Hasieran, unibersidadean sartu nahi daben ikasleek UPV/EHUn sartzeari eta matrikulea egiteari buruz daukiezan zalantzak argituko ditu. Euskal Herrian holako tresnea daukan lehenengo unibersidadea da, eta Espainiako hirugarrena.

Kirmen Uribe Bartzelonako Nazinoarteko Poesia Jaialdian

Bizkaie! 2011-05-11 11:09   Kulturea

Uribe nazinoarteko beste zortzi egilegaz batera taularatuko da, Jerome Rothenberg (AEB), Kgafela oa Magogodi (Hegoafrika), Arnaldo Antunes (Brasil), Pamela Z (AEB), Luis Alberto de Cuenca, Núria Martínez Vernis Valentí Puig eta Vicenç Altaióregaz batera, hain zuzen be.

Arantxa Iturbek eta Agurtzane Intxaurragak jaso dabe Max saria

Bizkaie1 2011-05-10 18:29   sariak-autortzak

Bart egin da Max sarien XIV. edizinoa Kordobako Gran Teatro antzokian eta euskarazko autore onenaren Max saria Agurtzane Intxaurragak eta Arantxa Iturbek irabazi dabe Aitarekin bidaian lanagaitik.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Borja Estankonak popa eta rocka buztartu ditu bakarkako lehenengo diskoan

Nagore Ferreira Zamalloa 2011-05-10 15:53   Musikea

Borja Estankona musikari arratiarrak bakarkako lehenengo diskoa, Estankona (Baga-biga), aurkeztu dau Bilbon. Hamar kanta eta bideoklip bat batu ditu lanean, popa eta rockaren arteko doinuekaz. Itxaso Etxebeste baxu-joleak eta Jimmy Arrabit bateria-joleak be parte hartu dabe proiektuan.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Bizkaiko udalerriotako jai-esparruetan euskerea sustatzeko lankidetza-hitzarmena sinatu dabe

Bizkaie! 2011-05-10 15:42   Euskerea berbagai

Bizkaiko udal eta mankomunidadeetako euskera zerbitzuek azken bi urteotan garatutako ekimena finkatze aldera, Bizkaiko Foru Aldundiak, EUDELek eta AFADEk (Euskadiko Ferialari Autonomoen Elkartea) lankidetza-hitzarmena sinatu dabe gaur, hilak 10, gure lurraldeko herrietako jaietan jarten diran barraka eta jolas-ikuskizunetan euskerearen erabilerea sustatzeko asmoz.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Basaki laukote leioaztarrak 'Egunero hasten da' diskoa aurkeztu dau

Nagore Ferreira Zamalloa 2011-05-10 15:40   Musikea

Bost urte emon ditu Basaki taldeak Egunero hasten da (Oihuka-Elkar) diskoko hamar kantak atontzen. Rock doinu gogorrak dira nagusi Leioako laukotearen abestietan, baina melodiek be leku garrantzitsua daukie. Maiatzaren 28an aurkeztuko dabe lan barria, Gasteizeko gaztetxean.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'Karosi', Siroka taldearen disko-liburu barria plazan

Bizkaie! 2011-05-10 15:31   Musikea

Musikea ez eze, liburua be badakar Sirokaren lan barriak. Karosi lan osoa lehentasunak kontzeptuan oinarritu da. Hainbat lehentasun aukeratu eta gero, lehentasun horreek guztiak abestien bidez eta istorioen bidez deskribidu ditue eta emoitza legez 9 ideia, 9 abesti eta 9 istorio sortu ditue.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Musika talde bi Italiara joango dira Bilboko Udalak taldeak trukatzeko egindako hitzarmenaren barruan

Bizkaie! 2011-05-10 14:02   Musikea

Gazteen musika-banden trukea egiten dan bigarren urtea da. Taldekideek 18 eta 30 urte bitartekoak izaten dira. Aurten, Incursed eta Yellow Big Machine taldeak izan dira aukeratuak.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Hilebeteko epea dago 2011ko Aste Nagusiko Kartel Lehiaketan lanak aurkezteko

Bizkaie! 2011-05-10 12:37

Lanak aurkezteko azken eguna 2011ko bagilaren 10a izango da. Lehiaketearen irabazleak 2.500 euro jasoko ditu.

Interneten ganeko Europako batzarrik garrantzitsuena Bilbon egingo da maiatzaren 17an eta 18an

Bizkaie! 2011-05-10 12:13

Internet sarearen nazinoarteko egunagaz bat eginik, maiatzaren 17an eta 18an, Internet arloko munduko aditu nagusiak Bilbon batuko dira sarearen etorkizunaren ganean eztabaidatzeko, Bilbao Web Summit batzarrean. Tim Berners-Leek, ganera, Dama 2011 saria jasoko dau, webaren sortzailea izatearren

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Urtebeteko epean, Europak bigarrenez 'erreskatau' beharko ete dau Grezia?

Angel Dominguez 2011-05-10 11:10   Begi betegarri

Gorputza, ahotsa, berbea eta performatibidadea aztergai, 'En la REsonancia' mintegian

Bizkaie! 2011-05-09 18:16   kulturbiz

En la REsonancia. Voz, cuerpo y performatividad izenburupean gorputza, ahotsa eta performatibidadeari buruzko egun biko mintegi antolatu dabe Bilbon. Poesia, saiakerea, jantzea, bideoa, musikea eta bertsolaritzea adierazpen-motak jorratuko ditue egunotan. UPV/EHUren Bizkaia Aretoa eta La Fundición aretoan egingo dira dira BizBAKen ekimeneko saioak, maiatzaren 9an eta 10ean.

Euskal Herriko hamabi konpainia izango dira Leioako XII. Umore Azokan

Bizkaie! 2011-05-09 17:21   Kulturea

Leioako XII. Umore Azokak jaialdian parte hartuko daben Euskal Herriko konpainien aurkezpena egin dau Bilbon. Danetara hamabi euskal taldek eskainiko ditue euren lanak, eta horretatik hamar estreinaldiak izango dira. Maiatzaren 12tik 15era bitartean egingo da aurtengo kaleko artisten azokea.

»» Ikusi argazki guztiak (14)

Euskerearen aldeko hizkuntza politikak aztertu ditu Kontseiluak 2010eko urtekarian

Dabi Piedra Robledo 2011-05-09 15:27   Euskerea berbagai

Euskal Herriko administrazino guztien lana aztertu eta igaz egindako aurrerapausuak eta gertatutako atzeraldiak batu ditu Kontseiluak 2010eko urtekarian. Bilbon aurkeztu dabe txostena, eta guztion eskura dago hizkuntza politikaren ganeko blogean: www.kontseilua.org/hizkuntzapolitika

Hainbat ikaslek Bilboren kultur izaerea aztertuko dabe egunotan Bizkaia Aretoan

Bizkaie! 2011-05-09 13:38

Maiatzaren 9tik 14ra bitartean, Institut de Journalisme Bordeaux Aquitaine-ko (IJBA) 36 ikasle eta Multimedia Kazetaritza Masterreko eta Multimedia Komunikazioa UPV/EHU-EITB Masterreko 10 ikasle baino gehiago Bizkaia Aretoan batuko dira. Gazteek Bilboren kultur izaerea jorratuko dabe, Bilbao Kultur Lab egitasmoaren barruan.

Andoni Otamendik eta Ibai Esoainek puntu gehien, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako lehenengo saioan

Bizkaie! 2011-05-09 12:30   Bertsolaritzea

Domekan egin ziran G-Puntua Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako hasierako saioak, bata goizean eta bestea arrastian, Orioko Herri Ikastolan. Lehenengo saioan Andoni Otamendik batu zituan puntu gehien, eta bigarrenean, Ibai Esoainek.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'Utopiak. Desioaren politikak, etorkizun (perfektuko) poetikak' zikloa Bilbon

Bizkaie! 2011-05-09 12:03

Maiatzaren 9an hasiko dan berbaldi dibulgatiboz osotutako ziklo hori Bidebarrieta Kulturguneak antolatu dau, Bidebarrietako Liburutegiaren barruan kultureari eskainitako guneak. Helburuen artean pentsamenduaren, historiaren eta literaturearen sustapena dagoz.

Hur Gorostiaga: 'Euskal Herriak erantzun dau'

Bizkaie! 2011-05-09 11:06   Euskerea berbagai

Hamarnaka milaka lagun batu zituan atzo Herri Urrats 2011k,. Laku bat munduan lemapean, eta eguraldi ederra lagun, Iparraldeko zein Hegoaldeko euskaltzale ugarik gozau eben Senperen. Seaska Ipar Euskal Herriko ikastolen alkarteko buru Hur Gorostiagak gaur bertan, Bizkaie!-ri egindako balorazinoan, sano pozik dagozala adierazo deutso.