Luis de Pablo musikagile bilbotarrak jasoko dau Tomas Luis de Victoria IX. Musika Sari Iberoamerikarra

Bizkaie! 2009-10-19 15:41   Musikea

Saria eremu hispanoamerikarreko eta portugaleraz berba egiten daben herrialdeetako autore bizien aintzatespenik handiena da, bai epaimahaikideen maileagaitik bai sariaren garrantziagaitik (60.000 euro). Epaimahaiak Luis de Pablo izentau dau irabazle, 16 herrialde iberoamerikarretako 54 musikagile finalisten artean.

Zorion perfektua

Karolina Almagia 2009-10-19 15:09   Zinema kritikak

Zorion Perfektua oso film interesgarria da. Ez da biribila, egia esan. Baina badaki tentsinoari eusten, ondo girotuta dago eta personaien bildurrak eta desioak oso sinisgarriak egiten dira.

Beñat Gaztelumendi eta Iker Zubeldia, zuzenean finalaurrekoetara

Bizkaie! 2009-10-19 11:15   Bertsolaritzea

Uztaritzen jokatu da asteburuan Bertsolari Txapelketa Nagusiaren laugarren final laurena eta bertan 669 puntugaz zemendiaren 7an Bergaran jokatuko dan finalaurrekoetarako txartela eskuratu dau Beñat Gaztelumendi donostiarrak. Zarautzeko saioan, barriz, Iker Zubeldia izan da nagusi.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Aurtengo Getxophoto arrakasta handiz amaitu da

Bizkaie! 2009-10-16 16:44   Kulturea

Begihandi kolektiboak antolatuta, Jaialdiaren helburua Getxo erakusleiho bihurtzea da eta Portu Zaharreko auzokideak, Algortako Merkatuko merkatariak edo udalerriko taberna eta saltokiak, txokoak zein alkarte gastronomikoak, danak izan dira ekimeneko partaide.

Guggenheim Bilbao Museoaren XII. urteurrenean, astegoienean sarrerea dobakoa izango da

Bizkaie! 2009-10-16 16:15   kulturbiz

Datorren astelehenean, urriaren 19an, Guggenheim Bilbao Museoak hamabigarren urteurrena ospatuko dau. Urte honeetan guztietan gizarteak emon deutson babesa eskertu guran, Museoak aurten be bere urteurrena ospatu eta herritarrakaz konpartidu gura dau eta horretarako doban sartzeko aukerea emongo dau astegoien osoan zehar, urriaren 17an eta 18an.

Nazinoarteko 50 ikerlarik Euskal Diaspora gaiak landuko ditue Arrasaten

Bizkaie! 2009-10-16 15:45   Euskaldunak munduan

Datorren martitzenean, urriak 20, hasiko da Gipuzkoako Arrasaten 'Euskal Herria Mugaz Gaindi' (EHMG) Nazinoarteko Mintegiaren VI. edizinoa. Urriaren 20, 21 eta 22an Arrasateko Kultura Etxea munduan euskal diasporea aztertzen daben ikerlari eta adituen topagune bilakatuko da.

Getxoko Egizu euskera alkarteak Sendi eta Berbalaguna egitasmoak jarriko ditu martxan

Bizkaie! 2009-10-16 15:37   Euskerea berbagai

Zemenditik aurrera, gurasoek euskerea erabiltea eta familia euskerazko jardueren inguruan alkartzea helburu dauen Sendi egitasmoak hainbat tailer antolatu ditu eta, hile horretan baita, Berbalaguna egitasmoari esker euskeraz berba egiteko aukerea izango dabe mintzapraktika landu gura dabenek.

MuGAgabe ekimenak bost antzerki talde eta bost artista dakarz

Bizkaie! 2009-10-16 11:39   Kulturea

III. Mugagabe. Arte guztiak, guztientzat ekimenaren helburua Bizkaiko antzerki taldeen lana babestea, bultzatzea eta zabaltzea da.

Betagarrik urriaren 29an kaleratuko dau disko barria

Bizkaie! 2009-10-16 11:19   Musikea

'Bizitzari txistuka' izenburupean, Betagarrik 14 kanta batu ditu lan barrian, eta honezkero taldearen myspace gunean aurrerapen bat entzun daiteke.

Operea zein zarzuelea abestu gura dozu Arriaga Antzokian?

Bizkaie! 2009-10-15 18:09   Musikea

2010eko urtarrilaren 16an, Bilboko Arriaga Antzokian zarzuelea eta operea izango dira gai nagusiak, eta genero horreetako obrak kantau gura dituen edonork abesteko aukerea izango dau antzokiko eszenatokian.

Mintzakide euskerearen erabilerea sustatzeko programea abiarazoko dabe Bilboko Udalak eta Ulibarri euskaltegiak

Bizkaie! 2009-10-15 15:54   Euskerea berbagai

Nobedade moduan, Mintzakide programearen bigarren edizinoak urte bateko iraupena izango dau. Halan da be, lehen edizinoaren egitureari eutsiko jako, eta bikoteek hamar astean zehar ordubeteko zitak izateko konpromisoa hartu behar dabe eta programea amaitu arte, hau da, 2010eko urrira arte, konpromiso hori barrituz joan.

'Denboraren naufrago' izeneko diskoa kaleratu dau Xabi Aburruzaga trikitilariak

Bizkaie! 2009-10-15 15:25   Musikea

Bizkaiko Trikitxa lanaren helburuari jarraipena emon guran, hau da, trikiti doinuak modernizau guran, hamabi piezaz osotutako lanean, trikitixeaz gan, hainbat musika-tresna dagoz entzungai: 'alde batetik, folk musikearen mundutik datozan instrumentuak entzungo doguz, mandolina, albokea, txalapartea...; bestetik, estandarragoak diran tresnak be erabili doguz: gitarrea, bajua, pianoa, bateria...'.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Urdaibaiko Biosfera Erreserbearen gaineko erakusketa ibiltaria Loiuko aireportura heldu da

Bizkaie! 2009-10-15 15:00

'Urdaibai Bizigai – Urdaibai Fuente de Vida' izeneko erakusketea ikusgai dago Loiuko aireportuko bidaiarien eremuan, urriaren 30era arte. Erakusketa honegaz Urdaibaiko eskualdearen balio natural, sozio-ekonomiko eta kulturala goratu eta herritar guztiei erakutsi nahi jake.

'Gatazka arteko artea' Nazinoarteko IV. Topaketak Gernikan

Bizkaie! 2009-10-15 12:37   jardunaldiak

Gernikako Artea eta Bakearen Nazinoarteko IV. Topaketak gaur, hilak 15 hasi eta datorren domekan, urriaren 18an amaituko dira.

Teknopolis telebista-saioa saritu dabe Europan

Bizkaie! 2009-10-15 11:19

Elhuyar Fundazinoak produziduten dauen Teknopolis saioak zientzia-dibulgazinoaren Europako telebista-programa onenaren saria jaso dau, European Science Foundationek (www.esf.org) antolatu dauen European Media Awards 2009 sariketearen barruan.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Arrain handiak txikia jan?

Markues 2009-10-15 11:15   Begi betegarri

'Orotariko Euskal Hiztegia' Sareratuz amaitu ditu Euskaltzaindiak 90. urteurrenaren ekitaldiak

Bizkaie! 2009-10-15 10:51   Euskerea berbagai

Orotariko Euskal Hiztegiak euskerearen aro eta euskalki guztietako lexikoa jaso eta antolatzea dau helburu. 1987an argitaratu zan paperean lehen liburukia eta 2005ean 16.a eta azkena. Euskaltzaindiak bere webgunean eskaintzen dauena hiztegiaren oinarrizko bertsino elektronikoa da eta Creative Commons lizentziapean banatzen da.

'Gure ohiturak berreskuratuz', Euskal Jaia Areatzan urriaren 17an

Bizkaie! 2009-10-14 18:00

Areatzan, datorren urriaren 17an, zapatuan, eta goizeko 11:00etatik aurrera, orain dala gitxira arte, bizirik iraun daben ohiturak, ogibideak, eta jantziak berreskuratuko ditue, jai giroan eta auzotarren parte-hartzea abiapuntu harturik.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Kirmen Uribek Espainiako Narratiba Saria jaso dau

Bizkaie! 2009-10-14 14:55   sariak-autortzak

Bilbao-New York-Bilbao liburuagaitik emon deutse saria. Estaduan ofiziala dan hizkuntza batean idatzitako lanik onena dala eretxita emon deutso Espainiako Kultura Ministerioak 20.000 euroko sari hau.