Benito Lertxundirentzat Argizaiola saria

Bizkaie! 2012-12-05 17:00   sariak-autortzak

Benito Lertxundik gaur jasoko dau Argizaiola saria, gaueko 20:30ean, San Agustin Kulturgunean izango dan ekitaldian. Jon Maiak ikuskizun berezia eskainiko dau Lertxundi beteranoa omentzeko.

Benito Lertxundirentzako izango da Argizaiola saria aurten, 60. hamarkadatik hona erreferente izan dalako euskal musikearen sorkuntzan eta kulturgintzan, eta Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokeagaz lotura estua izan dauelako hasieratik. Argizaiolak metafora oso polita dauela dino eta, azokearen edegiera egunean, abenduaren 6an, izen hori daroan saria bere eskuetara joango da.

Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokan izango dan ijito bat gehiago izango da Lertxundi, deitura hori dabelako Oriokoek. Gogoan izan, ijito herria dala aurtengo kultura konbidatua.

Kontuak kontu, Benito Lertxundik gaur jasoko dau Argizaiola saria, gaueko 20:30ean, San Agustin Kulturgunean izango dan ekitaldian. Jon Maiak ikuskizun berezia eskainiko dau Lertxundi beteranoa omentzeko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu