Joxemari Iturraldek eta Jose Enrike Urrutiak liburu bana kaleratu dabe Pamiela etxeagaz
2012-12-05 14:50 KultureaJoxemari Iturralderen Ilargi horia nobelea eta Jose Enrike Urrutiaren Weylerren itzala ipuin-liburua aurkeztu barri ditu Pamiela etxeak.
Joxemari Iturralderen Ilargi horia nobelea eta Jose Enrike Urrutiaren Weylerren itzala ipuin-liburua aurkeztu barri ditu Pamiela etxeak.
Eugenio Areitioaurrenak Melillan eta Marokoko iparraldean bizi izandakoak kontaten ditu Iturraldek Ilargi horia liburuan. Enpreseak bialdu dau hara, beharrera. Bizitzeak ezusteren bat edo beste emongo deutsoz, eta zulo baltz baten sartuko da, gero beste baten... Egilea orain 40 urte izan zan Melillan, bidai horretan batutako ideiak berreskuratu ditu eleberrirako.
Kontakizunak aparte, makina bat gairen inguruan gogoeta egiteko aukerea be eskaintzen dau liburuak, indarkeriaz, euskaldunen nortasunaz, sustraiak galtzeaz eta abar.
Jose Enrike Urrutiak be kanpoan topau dau liburua idazteko inspirazinoa, hain zuzen be Kuban. Kale eta herrietan ikusitako euskal abizenek bultzatu eben Weylerren itzala ipuin-liburua osotzera. Kubako Independentziaren Gerran kokatu ditu istorio guztiak, eta danen loturea da Valeriano Weyler kapitaina personaia historikoa.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!