Anjel Lertxundik literaturea, gizartea eta hartu-emonez idatzi dau 'Paper-festa' beharrean
2012-12-05 13:13 KultureaAnjel Lertxundik literaturea, gizartea, hartu-emonez eta heriotzearen ganeko testu laburrez osotu dau Paper-festa. Minimalia (Alberdania) liburu barria.
Anjel Lertxundik literaturea, gizartea, hartu-emonez eta heriotzearen ganeko testu laburrez osotu dau Paper-festa. Minimalia (Alberdania) liburu barria.
Ipuin, kontakizun eta istorio laburrak idatzi ditu idazle gipuzkoarrak, narrazinootan bizitzea kontateaz gan, literaturearen abentureaz be idazten dau. Ingurura begiratuta sortutako testuak dira, egilearen hurreko errealidadetik hartutako istorioak batu ditu.
Orain hiru urte argitaratutako Eskarmentuaren paperak (Alberdania) lanaren antza dauka behar barriak, baina honetan hausnarketeak baino kontakizunak dauka presentzia handiagoa. Lau ataletan banatu ditu testuak, gaiaren arabera: Lubakiak, barne muinetan (historia eta gizarte gaiak), Bizitza hizpide (giza hartu-emonak), Erbinude zuriarena (literaturea, artea, euskerea) eta Heriotza, oinazearen aita (heriotzea, patua).
Anjel Lertxundi (Orio, 1948 ) irakaskuntzan eta kazetaritzan ibili da hainbat urtean. 1970. urtean argitaratu eben lehenengo liburua, Hunik arrats artean ipuin bildumea. Ordutik, nobeleaz eta ipuin bildumeaz ganera, artikulugintzea, saiakerea eta ume eta gazte literaturea landu ditu. Bereak dira, besteak beste, Hamaseigarrenean aidanez (1983), Otto Pette (1994), Argizariaren egunak (1998, Euskadi Literatur Saria) eta Zoaz infernura, laztana (2008) .
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!