Bigarren eguna Durangon

Bizkaie! 2012-12-07 10:29   Kulturea

Jentez ganezka egon ziran atzo Durangoko kaleak eta Landakogunea eta inguruetako areto danak be Euskal Herriko txoko guztietatik etorritako jentez bete ziran. Danak pozik. Oraingoz...

Benito Lertxundi aurten protagonista dogu Durangoko 47. Euskal Liburu eta Disko Azokan; Jon Maiak gidatutako Gauean Argi ekitaldian, bart jaso eban Argizaiola saria Orioko musikari beteranoak.

Jentez ganezka egon ziran atzo Durangoko kaleak eta Landakogunea eta inguruetako areto danak be Euskal Herriko txoko guztietatik etorritako jentez bete ziran. Danak pozik. Oraingoz.

Gaur, barriz, azokako bigarren egunean, ekuadorra pasauko dogu eta goizeko 10:30etik aurrera makinatxu bat ekitaldii izango dira, batzuk azpimarratzearren, Itzarri Aholkulariitzako Jabier eta Koikili Lertxundik Ideia batzuk krisi madarikatu hau gainditzeko liburua aureztuko dabe Areto Nagusian. Leku horretan bertan, 12:30ean, barriz, Nafarroa: 500 hitzeko gutuna berbaldia emmongo dau Patxi Zabaletak. Eta 15:30ean, Emakume ijitoaren aldarria berbaldia hasiko da.

Irudienea aretoan, gaur 3Dan egindako produkzinoak izango dira protagonista; 12:00etan Gose taldeak bideoklip bat aurkeztuko dau eta 12:20an, Aiert Goenaga eta Jon Urrazak Morritson eta Gartzia film luzea aurkeztuko dabe. Aurrerago Keu Agirretxea eta Mikel Clementeren txandea izango da.

Saguganbaran, zeozer azpimarratzekotan, gaur emakume ijitoen ipuin kontaketea izango da 11:00etatik aurrera; arratsaldez, 11 kantatzeko liburua aurkeztuko dabe bertan.

Kabi@ aretoan be gaur egun handia izango da, izan be, euskerazko wikipediaren elikatze masiboaren proiektua izango da ardatz, denpora luzerako proiektuari oinarriak ezarri hasierea emotea.

Ahotsenean, gaur be ordu erdiro izango dira aurkezpenak eta zuzeneko musika ekitaldiak, berbarako, Gozategi (11:00etan), SeiUrte (12:00etan), Xabi San Sebastian (13:30ean), Itziarren Semeak (18:30ean) eta oraintsu Banden Lehia irabazi daben Herri oihua bizkaitarrak (19:30ean)

Durangoko San Agustin Kulturgunean dagoan Szenatokia aretoan, gaur goizez eta arratsaldez antzerki maratoiak izango dira eta 16:00retan, barriz, euskerazko bakarrizketak, Kike Amonarrizek gidatuta.

Plateruenan, eguerdiko 13:30ean, erromeria iznago da Aiko taldeagaz eta gaur gauean, 22:30ean, Nire kera zure palian dago ikuskizuna, Arkaitz Estiballes, txalapartariak, Las Fanis Vembrule, Amets Arzallus eta Bien Me Sabe taldeak tartean dirala.

Kontuak kontu, horrexek nabarmendu doguz baina egunean zehar asko izango dira ekitaldiak eta onena Durangoko Azokearen webgunean egitarau osoa ikustea izango da, hona hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu