'Hemetik aurrera gehiago maitatuko dozue ijito herria'
2012-12-06 13:36 KultureaDurangora hurreratzeko konbita egin dau Aitziber Irigoras alkate and.ak, etorri zaiteze, busti zaiteze eta erosi... Irudikeriak baztertu eta ondo etorri danori.
Durangoko 47. Euskal Liburu eta Disko Azokearen inaugurazino ekitaldian makinatxu bat lagun batu dira, besteak beste, Gerediagako Nerea Mujika, Durangoko alkate Aitziber Irigoras, BFAko Josune Ariztondo, EJko Blanca Urgell, Eusko Legebiltzarreko buru Bakartxo Tejeria eta aurtengo protagonistetako bat, kultura ijitoaren izenean, Kale Dor Kayiko alkarteko Manuel Vizarraga.
Vizarraga jn.a izan da barre algarak eragin dituan bakarra: nire bihotz ijitoak maite zaitue... Gaurtik aurrera kultura ijitoa edo ijito herria hobeto ezagutuko dogula danok adierazo dau, alkar ezagutuz alkarren arteko errespetua berez etorriko dalako.
Ganerakoan, Durangora hurreratzeko konbita egin dau Aitziber Irigoras alkate and.ak, etorri zaiteze, busti zaiteze eta erosi... Irudikeriak baztertu eta ondo etorri danori.
BFAko Josune Ariztondok izena eta izana dauen urteroko hitzordu garrantsitsu honetan, Lauaxeta gogoratu dau aurten 75 urte diralako hil ebena. Lauaxetaren ardura nagusietakoa zan euskal literaturea Europako izen barrriakaz lotzea zan eta gaur pozik egongo litzateke amesa egia bihurtuta.
Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko buruak, barriz, Legebiltzarraren izenean ohorea dala Durangon izatea adierazo dau. Era berean, bizi dogun egoera gogorrean, auzolanaren aldarrikapena egin dau, Durangoko Azokearen jarrereagaz bat eginik.
Inaugurazino ekitaldiaren amaieran, Nire kera zurearen palian dao ikuskizuna, euskal kulturea eta kultura ijitoa batzen dituan fusino ikuskizuna eskaini dabe Arkaitz Estiballes eta Amets Arzallus bertsolariek eta Jorge Pisa gitarristeak.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!