Bikoizketa tailerra eta film-maratoia izango dira Zinema Euskarazeko ekitaldi nagusiak Durangoko Azokan

Bizkaie! 2012-12-06 14:16   Barriak

Egun bakar batez egongo da aurten Zinema Euskaraz Durangon, abenduaren 6an, hain zuzen be. Antolaturiko ekitaldien artean, 6 eta 12 urte bitarteko umeei zuzenduriko bikoizketa tailerra nabarmentzen da (15:30-17:30). Bertan pelikula baten bikoizketearen oinarriak ikasteko aukerea izango dabe txikienek.

Aurten be abenduaren 6tik 9ra egingo dan Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokan egongo da Zinema Euskaraz Irudienea gunean. Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak eta EPE-APV eta IBAIA ikus-entzunezko produktore taldeek osotzen daben Zineuskadi alkartearen barruan dago Zinema Euskaraz.

Egun bakar batez egongo da aurten Zinema Euskaraz Durangon, abenduaren 6an, hain zuzen be. Antolaturiko ekitaldien artean, 6 eta 12 urte bitarteko umeei zuzenduriko bikoizketa tailerra nabarmentzen da (15:30-17:30). Bertan pelikula baten bikoizketearen oinarriak ikasteko aukerea izango dabe txikienek. Bikoizketea da Zinema Euskarazeko lan funtsezkoenetarikoa, beste hizkuntzatan filmautako pelikulak euskeratzen baititu gure zinema aretoetan estreinetako eta DVD formatuan edo streaming bidez eskaintzeko. Tailerraz gan, bost pelikula proiektauko dira: Irudienean, Freddy Igeldegi (12:30ean), Hanburgesa zaparrada (13:45ean) eta Rio (17;30ean) eta Saguganbaran, barriz, Horton eta Marmaduke (13:30etik aurrera).

Zinema Euskarazen helburu nagusia herritarrei zinema euskeraz ikusteko aukerea erraztea da, euskerazko eskaintza zinematografikoa bermatzeko eta euskerearen erabilerea eremu kultural eta sozialetan sustatzeko. Urteen prasuz, zinemea lako ikus-entzunezko adierazpenek gero eta presentzia nabarmenagoa dabe Durangoko Azokan, eta hori dala eta, Zineuskadik euskal kulturearen topagunerik nagusienean parte hartzea ezinbestekotzat jo dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu