Dana prest Durangoko 47. Euskal Liburu eta Disko Azokea zabaltzeko
2012-12-06 10:45 KultureaEgin beharrekoak eginda, laster zabalduko ditu ateak Durangoko Azokearen 47. edizinoak. 400 nobedadetik gora, 300 ekitaldi baino gehiago eta inoizko egitaraurik zabalena izango ditu Azokeak. 5 barik lau egun izango dira aurten, gaur hasi eta domekara bitartean.
Egin beharrekoak eginda, laster zabalduko ditu ateak Durangoko Azokearen 47. edizinoak. 400 nobedadetik gora, 300 ekitaldi baino gehiago eta inoizko egitaraurik zabalena izango ditu Azokeak. 5 barik lau egun izango dira aurten, gaur hasi eta domekara bitartean.
Aurten 253 stand izango dira erakustazokan liburu, disko, teknologia-gai eta bestelako proposamenen artean.
47. edizinoa, zifratan
• 480 m2 liburu eta diskoz josita.
• 400 persona lanean.
• 4000 lan ordu.
• Stand kopurua: 253, horreetatik 15 dira teknologikoak aurten (liburu eta diskoez gan).
• Partaideak: 127 eta 8 dira partaide barriak.
• Aurkeztuko diran nobedadeak (urritik abendura bitartean argitaratutakoak):
- Liburuak: 289
- Diskoak: 65
- Aldizkariak: 32
- Argitalpen elektronikoak: 7
- Bestelakoak (joku, agenda, egutegi... ): 18
Kultura gonbidatua
Kultura Ijitoa izango da aurtengo kultura konbidatua eta Kale Dor Kayiko alkartea izan da alkarlanaren koordinazinoaz arduratu dana euren aldetik.
Ehunda urte batzuk dira kultura ijitoa bizikide dogula euskal lurraldea, halan da be, kultura ikusezin zein urrunekoa da gutako hainbatentzat. Bizilagun doguze, gure umeek ikastolak eta parkeak konpartiduten ditue, gure aitita-amomek ijitoen kulturatik hartutako hainbat ohitura erakutsi deuskuez mendeetan zehar, sarri eurei hartuak diranik be jakin barik. Kontuak kontu, Kultur programazino zabala izango da umeentzako tailer, ipuin kontaketa eta jokoak. Emakume ijitoaren eguna eta euren aldarria, mahai-inguruak, berbaldiak, erromintxela, musikea zuzenean, fusino ikuskizunak eta beste hainbat ezusteko.
Kale Dor Kayiko
Irabazi asmorik bako kultura alkartea da. 1989 urtean sortu zan eta ordutik kulturatekotasuna eta integraqzino jarduerak izan ditu ardatz. Bilboko Txurdinaga auzoan (Ondarroa kalea, 18) dabe egoitzea eta Bizkaian eta Gipuzkoan egiten dabe lan. Azokan lehen aldiz 2010ean hartu eban parte alkarteak Euskadiko Gazteria Kontseiluko stand-ean.
Argizaiola saria
Aurtengo izarretako bat Benito Lertxundi beteranoa izango da, izan be, 60. hamarkadatik hona erreferente izan dan musikari oriotarrak jasoko dau Argizaiola saria.
Argizaiola saria gaur, abenduaren 6an, 20:30ean, jasoko dau San Agustin Kulturgunean egingo dan ekitaldian Ekitaldi berezi hau Jon Maiak zuzenduko dau.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!