'Hura ez da lekua' ikuskizuna disko-liburu itxuran helduko da Durangora

Bizkaie! 2012-12-05 13:54   Kulturea

Hura ez da lekua igazko neguan Korrika kulturalagaz alkarlanean abiatutako proiektutik disko-liburua sortu dabe Oier Guillanek, Asier Sarasolak, Idoia Beratarbidek eta Ander Fernandezek. Abenduaren 9an, Durangoko Azokan aurkeztuko dabe.

Narrazinoa, poesia, ilustrazinoa eta musika buztarturik dagoz Hura ez da lekua lanean. Lau egile dira, eta bakotxak bere ekarpena egin dau. Zuzeneko emonaldietan, baina, Iñigo Ortega aktorea gehituko jakie, berak egingo dau istorioko protagonistearen papela, hain zuzen be. Txalapartak argitaratu dau.

Lehenengo personan idatzitako barne bakarrizketa poetikoa da Hura ez da lekua. Protagonisteak hil barri dan osabeagaz izandako alkarrizketak gogoratzen ditu, eta bere pentsamenduaren islea dira musikea, irudiak eta berbak.

Durangoko Azokako Szenatokia gunean, San Agustin kulturgunean, aurkeztuko dabe jentaurrean Hura ez da lekua beharra, 19:00etan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu