Hizkuntza-teknologiako barrikuntzak danon eskura BerbaTek proiektuaren webgunean
2011-04-26 17:21BerbaTek hiru urterako (2009-2011) ikerketa estrategikoko proiektua da. Hizkuntza-, ahots- eta multimedia-teknologiak garatzea dau helburu, eta itzulpena, irakaskuntza eta edukiak lantzen dituan sektore ekonomiko zabalaren euskarri teknologiko nagusia izan nahi dau.
Jantzaren Nazinoarteko Eguna jantzan ospatzeko aukera ederra
2011-04-26 15:47 KultureaBilbok Jantzaren Nazinoarteko Eguna ospatuko dau barikuan, hilaren 29an, jantza saio edegi bategaz. Jantzaldia Arriaga plazan egingo da, 17:00etan, eta edonork parte hartu ahal izango dau.
Gordexolako VI. Dultzaina Eguna ospatuko da maiatzaren 1ean
2011-04-26 15:34Ohitura zaharrei eta Euskal Herrian sendo dirauten musika-tresnei eustea da jaiaren helburu nagusia, Gordexolako Udaleko iturriek jakinarazo dabenez.
Itsaspeko Zinearen Nazioarteko 35. Zikloa martxan da Donostian
2011-04-26 14:58 BarriakItsaspeko Zinearen Nazioarteko 35. Zikloak hogeita hamahiru film eskainiko ditu hilaren 26tik 30era bitartean Donostian. Emonaldi guztiak Andia kaleko Kutxaren aretoan egingo ditue eta doban izango dira.
SPRIk bulego bat zabaldu dau Beijinen
2011-04-26 14:35 Euskaldunak munduanMomentu honetan, automozino, energia, makina-erreminta zein bestelako sektoretako 120tik gora euskal enpresak ezarpen iraunkorrak ditue Txinan.
Asteon 'No tengas miedo' pelikula barria estreinauko dau Montxo Armendarizek
2011-04-26 13:01 BarriakMontxo Armendariz zinema zuzendariak No tengas miedo pelikulea estreinauko dau barikuan, hilaren 29an. Adinbakoek sufriduten dituen sexu-gehiegikerien ingurukoa da zinegile nafarraren film barria. Michelle Jenner, Belén Rueda eta Lluís Homar aktoreak dira protagonista nagusiak.
Egun batzuk besterik ez Bilboko Aste Nagusiko Bertoko Taldeen Pop-Rock Erakustaldian izena emoteko
2011-04-26 12:09 Musikea2011ko Aste Nagusirako antolaketa lanak abian dagoz eta horregaz batera baita Aste Nagusiko Bertoko Taldeen Pop-Rock Erakustaldia be. Erakustaldian parte hartu gura izan ezkero, izena emoteko epea apirilaren 28an amaituko da.
Aitzol Aramaio zinema zuzendari ondarrutarra hil da
2011-04-26 11:24 BarriakAitzol Aramaio (1971, Ondarroa) zinema zuzendaria hilda topau eben zapatuan bere etxean. Antza danez, lo egoala bihotzekoak jota hil zan. 2003an Terminal film laburrari esker sari ugari irabazi zituan. Luzemetraia bakarra egin eban, Unai Elorriagaren SPrako tranbia nobelan oinarritutako Txokolalate apur bat.
Mikel Urdangarinen zuzeneko diskoaren masterizazinoa amaitzen dabil Mikel F. Krutzaga
2011-04-20 16:44 MusikeaMikel F. Krutzaga produktore eta soinu-teknikaria Mikel Urdangarin musikariaren zuzeneko disko barriaren nahasketak amaitzen dabil Musikart estudioetan.
Ikasle nerabeek telebista edo Internet behar bezela erabilten ikasi behar dabela dino EHUko katedra batek
2011-04-20 15:53Hauxe da gure hipotesia: landu daiguzan telebistak transmitiduten dituan edukiak, deskodetu daiguzan. Zer ari da gertatzen hor? Normala al da sexu-harremanak izatea irakasleen eta ikasleen artean? Normala al da gazteek darabilten hizkerea? Zergaitik dago ondo? Zergaitik txarto?
Angel Larrea Beobide: 'Hasi ginanean ez genduan holango altxor handirik espero'
2011-04-20 14:08 BarriketanArratia inguruko hiztegiaren egilea
Zortzi proiektu aukeratu dira Jet Lag Ideiak 11 lehiaketan
2011-04-20 12:59 jardunaldiakIdeia irabazleak hurrengoak dira: 100% fragmentados, Mercedes Alvarezena; Retromáquina, Mariangela Arteserena; Kalemonsters, Raul Lopezena; Miradas urbanas, Maitane Galarragarena; Oasis floracústicos, Jonathan Garciarena; Txalabilbote, Laura Silesena; Bilbao photowalk (Bilbao PW), Jon Egurrolarena; eta Urban knitting Bilbao, Ana Gonzalezena.
Aste Santu odoltsua
2011-04-20 12:19 BidaideFilipinetan kurutziltzatuen untzeak altzairuzkoak dira eta 13 bat zentimetrokoak; horrezaz gan, arantza-koroa be benetakoa izaten da. Penitentzigileek hartzen dituen zigorradak be ez dira guzurretakoak. Odolak, izerdiak eta hautsak Kristoren sufrikarioa berpizten dabe, ezelako efektu berezirik barik.
Kimuak 2011 programarako deialdia egin barri dabe
2011-04-19 18:44 BarriakKimuak 2011 azken urtean film laburren bat egin daben euskal zinemagileei zuzendutako programarako deialdia argitaratu barri dabe Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak eta Euskadiko Filmategiak. Epea garagarrilaren 8an amaituko da.
Sarako Idazleen XXVIII. Biltzarra Pazko Astelehenean egingo da Saran
2011-04-19 18:15 kulturbizSarako Idazleen 28. Biltzarraren harian, Joxe Migel Barandiaranek Sararen gainean egin eban liburua euskerara eta frantsesera itzulia izan da eta liburua Biltzarrean eskuratu ahal izango da.
FANT Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren XVII. edizinoaren zehetasunak aurkeztu ditue
2011-04-19 15:57 BarriakMaiatzaren 2tik 8ra bitartean egingo da FANT Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren XVII. edizinoa, eta sekzino ofizialean Australiako, Hego Koreako, Txinako, Frantziako eta Alemaniako sei luzemetraia izango dira lehian.
Euskadiko Kutxak Larramendiren Hiztegi Hirukoitzaren ale bat laga deutso Euskaltzaindiari
2011-04-19 15:34 Euskerea berbagaiEuskadiko Kutxak 10 urterako itxi deutso Euskaltzaindiari Hiztegi Hirukoitza. Bi liburu dira, eta 800 orritik gora, eta hemendik aurrera, beraz, ikertzaileen esku egongo da lan hau. Konsultak errazago egin ahal izateko, Kutxak 200 faksimil egin ditu, horreetako batzuk, jatorrizko obreagaz batera.
Rekalde-Ortzadar Komiki Lehiaketearen lehenengo edizinoa aurkeztu dabe
2011-04-19 15:23 kulturbizMarrazkilari eta komikilariak xaxatzeko asmoz abiatu da Rekalde-Ortzadar Komiki Lehiaketearen lehenengo edizinoa. Izan be, saria ez da dirutan bakarrik izango, Rekalde Aretoan ikusgai egongo dira-eta lanik onenak. Urriaren 7an emongo dabe saridunen barri.
Korrika 17: kohesinoaren Korrika
2011-04-19 14:42 Euskerea berbagaiKohesinoaren Korrika izan da aurtengoa, pentsaera, jatorri eta ideologia ezbardinak bat egin dabe, euskereak batu egiten gaituelako adierazo dau Brouard and.ak. Ganera, kohesinoaren harian, galderea luzatu deutse herri honetako eragileei: zergaitik ez beste arlo askotan?
Leioako XI. Pop Rock Lehiaketeak baditu finalistak
2011-04-19 12:00 MusikeaDanetara, 119 talde aurkeztu dira eta horreetatik ondokoak izan dira aukeratutakoak: QUAOAR (Leioa), AVERNO (Leioa) eta ERO (Galdakao) Metal Sailean.
Pop Rock Sailean, barriz, BACKFLIP (Iruñea), LOVE DIVISION (Madril) eta LAST FAIR DEAL (Leioa) Pop Rock Sailean.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...